Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitatean azukredun edarien kontsumo ohiturei buruzko ikerketa batek saria jaso du

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitatean azukredun edarien kontsumo ohiturei buruzko ikerketa batek saria jaso du

2012/10/31 - Unibertsitatea.net
Ikerketaren emaitzaren arabera, ahoratzen ditugun azukredun edariek sindrome metabolikoa garatzeko arriskua handitzen dute. Unibertsitate bertako 8.157 ikasleei egindako sei urteko jarraipenean oinarritu da ikerlana. Saria Espainiako Epidemiologia Elkarteak eman die.

Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa Saileko ikerlariek garatu duten ikerlan hau, egungo elikadura arazo orokorrari buruzko ikerketen baitan kokatu dezakegu. Izan ere sindrome metaboliko deritzan gaixotasunaren hedatze esanguratsua eman da azken urteetan. Sindrome metabolikoa pairatzen duen pertsonak honako ezaugarriak izan ditzake:

  • Obesitate abdominala (Koipea gerrian metatzen da).
  • Odoleko lipidoen arazoak (kolesterol)-HDL baxua eta triglizeridoen metaketa).
  • Glukosa/azukrea odolean “pixka bat" handiak (diabetikoa izan gabe).
  • Presio arterial handia.

Ikerlariak ohartu dira unibertsitarioen elikadura ohituren aldaketa behatuz, 6-8 urteren buruan, eritasuna garatzeko arrisku gehiago dutela edari mota hauen kontsumoa gutxitu dutenek baino; eta ez hori bakarrik hipertentsioa, obesitate zentrala, hipertriglizeridemia eta hipergluzemia garatzeko arriskua ere bai.

Ikerlana mediterranear dieta patroia nagusi den biztanlerian egitearen arrazoia edari hauen kontsumoa baxua delako izan da. Testuinguru honetan eta jarraipen luzeko lehen ikerketa dugu eta SUN (Seguimiento Universidad de Navarra) proiektuaren delakoaren baitan garatu da. Egitasmoa aurrera eramateko ezinbestekoa da bolondres taldea baten partaidetza. Gizatalde honi elikadura ohiturak aldatzea proposatu ondoren 2 urterik behin galdetegi baten araberako datu bilketa egiten dute. Honezkero 20.000 lagunen partaidetza lortu da.

Denbora tarte horretan egindako behaketan, elikadura aldeketen ondorioz sortutako eritasunek edo lesioek eguneroko bizimoduan zer-nolako eragina duten aztertzen dute.