Dokumentuaren akzioak
Asteroide bat lurrera hurreratuko da otsailaren 15ean
2013/01/23 - Unibertsitatea.net
Asteroide txikia eta iluna den arren prismatikoekin ikusteko modukoa izango da. Lurretik 27.000 kilometrora pasatuko da otsailaren 15ean.
60 metroko diametroa duen arroka da 2012DA14 asteroidea eta otsailaren 15ean lurretik 27.000 kilometrora pasatuko da.
Gehien hurreratuko den asteroidea izango den arren adituen esanetan ez du lurrarekin talkarik egingo. Hori bai, sateliteen azpitik igaroko da, azken hauek 36.000 kilometrotara kokatuta daudelako.
Otsailaren 15ean zerura begira jarriko direnentzako ohar batzuk:
- Adi begiratu zerura nahiko zaila izango da eta asteroidea jarraitzea: segundoko 10 kilometroko abiaduran joango da.
- Asteroide txikia eta iluna da eta ikusi ahal izateko gutxienez prismatikoak beharko dira.