Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ez da unibertsitarioentzako Seneca bekarik egongo datorren ikasturtean

Dokumentuaren akzioak

Ez da unibertsitarioentzako Seneca bekarik egongo datorren ikasturtean

2013/01/30 - Unibertsitatea.net
Seneca mugikortasun beka duela 13 urte sortu zen eta 2012/2013 ikasturtean 2.000 bekatik gora esleitu ziren.

Murrizketak unibertsitateetara iritsi direla ez da gauza berria: aurrekontu jaitsierak, tasen igoerak... eta orain Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak 2013/2014 ikasturterako unibertsitarioentzako Seneca bekarik egongo ez dela jakinarazi du.

Seneca beka Estatu Espainiarreko unibertsitateen arteko ikasleen mugikortasuna bultzatzen duen beka bat da, espediente onenak dituzten ikasleen artean banatzen dena. Duela 13 urte sortu zen eta esaterako 2012/2013 ikasturtean 2.000 Seneca bekatik gora esleitu ziren.