Dokumentuaren akzioak
Dislexia argitzen lagunduko duen ikerketa gidatu da Euskal Herritik
COEDUCA, dislexia ardatz duen Europa mailako ikerketa garrantzitsuenetako da eta Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) ikerketa zentroak gidatzen du.
Helburua da dislexiaren kausak eta prozesuak argitzea eta horretarako irakurketa, adimen eta memoria testak egin dizkiete 1. eta 2. hezkuntzako 5.000 haur eta gaztetxori. Honekin batera hauen listu laginak ere hartu dira dislexia genetikoa izan daitekeen edo ez argitzeko intentzioarekin.
Emaitzak 2013ko maiatzaren 30ean emango dituzte jakitera Donostian ospatuko den irakurketa eta dislexiari buruzko IWORDD nazioarteko biltzarrean. Gainera, ekainaren 1ean guraso, hezitzaile eta irakasleentzako jardunaldi irekia antolatu dute.