Dokumentuaren akzioak
UPV/EHUren azterketa baten arabera euskal gazteriaren %16a antisoziala da
2013/01/07 - Unibertsitatea.net
EAEko 12-16 urte bitarteko 3.026 gazte eta hauen familiak aztertu dituzte eta emaitzen arabera %6ak profil antisoziala du eta beste %10ak berriz profil hori garatzeko arrisku oso altua.
UPV/EHUk egindako azterketa baten arabera euskal gazteen jarrera antisoziala oso altua da. Besteak beste, enpatia gaitasun bajua dute eta egoera gatazkatsuak konpontzeko eraso-jarrerak erabiltzen dituzte.
EAEko 12-16 urte bitarteko 3.026 gazte eta hauen familiak aztertu dituzte eta emaitzen arabera %6ak profil antisoziala du eta beste %10ak berriz profil hori garatzeko arrisku oso altua.
Urteak aurrera joan ahala jarrera ezkorrak areagotuz omen doaz eta emaitzek erakutsi dute honetan familiaren hezkuntza mailak eta hauen maila ekonomikoak ez dutela pisu erabakiorrik.