Dokumentuaren akzioak
Emakume langileak eta UEU
2013/03/08 - Unibertsitatea.net
UEUk omenaldi txiki bat egin nahi die emakume guztiei eta bereziki UEU osatu duten eta osatzen dutenei: langileak, bazkideak, kolaboratzaileak... Ezkutuan edo agerian, isilik edo ozen... baina UEUko egituran emakumearen presentzia eta lana beti izan da garrantzitsua eta aberatsa.
Gaur martxoaren 8a da, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta UEUk omenaldi txiki bat egin nahi die guztiei eta bereziki UEU osatu duten eta osatzen dutenei: langileak, bazkideak, kolaboratzaileak... Ezkutuan edo agerian, isilik edo ozen... baina UEUko egituran emakumearen presentzia eta lana beti izan da garrantzitsua eta aberatsa.
Gaurko egunez, une honetan UEUn borondatez lanean ari diren jakintza-alor desberdinetako emakumezko sailburuei aipamen berezi bat egin nahi diegu. Hori dela eta, beheko zerrendan beraien izen-abizenak dituzue INGUMA Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basearekin lotuta egin duten lana ezagutzera emateko.
Hona hemen:
- Izotz Garcia, Antzerkilaritza
- Miriam Peña eta Eider Eibar, Artea
- Alaitz Aizpurua, Bakarne Altonaga eta Lohitzune Rodriguez, Filosofia
- Itziar Aduriz, Hizkuntzalaritza
- Olatz Arbelaitz, Informatika
- Elizabete Manterola, Itzulpengintza
- Maria Gonzalez, Kazetaritza
- Iratxe Retolaza eta Amaia Serrano, Literatura
- Elisabete Alberdi, Matematika
- Ostaizka Aipurua eta Aitziber Zufiaurre, Natura Zientziak
- Maite Pardina, Pedagogia
- Maritxu Jimenez, Psikologia
- Nerea Sancho, Sexologia
- Yolanda Mendiola, Zuzenbidea
Eskerrik asko guztioi!!