Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko Medikuntzako Graduko plazak ezbaian

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUko Medikuntzako Graduko plazak ezbaian

2013/03/22 - Unibertsitatea.net
2012/2013 ikasturtean baino 100 plaza gutxiago eskainiko dira irailean eta honekin gaur egungo eskolen eta praktiken kalitatea hobetzea lortu nahi da.

Medikuntzako Gradua UPV/EHUko ikasketa hautatuenen zerrendan agertzen da urtero baina iaz onartutako ikasle kopurua onartu ezin dezaketela jakinarazi dute arduradunek.

Fakultatea txiki geratu da eta eskolen eta praktiken egungo kalitatea hobetzeko ezinbestekoa omen da 2013/2014 ikasturteko lehenengo mailako plazen eskaintza jaistea. Hauek dira azken urteetan Medikuntzako Graduak eskaini dituen plaza kopuruak:

  • 2011/2012 ikasturtean: 256 plaza eskaini ziren.
  • 2012/2013 ikasturtean: 350 plaza eskaini ziren.
  • 2013/2014 ikasturtean: 250 plaza eskaintzea proposatzen da.

 

Beraz, iaz baino 100 plaza gutxiago eskaintzea da unibertsitateko ordezkarien proposamena eta dagoeneko bideratu dute Eusko Jaurlaritzara. Azken hitza Osasun Sailak izango du eta hau maiatzaren 31an argituko da.

Medikuntzako Graduan ez ezik, Odontologiako Graduan eta Donostiako Erizaintzako Graduan ere plaza kopuruak jaisteko proposamena bideratu da, 145etik 132ra eta 45etik 35era hurrenez hurren.

Medikuntza eta Odontologia Fakultateak 1.300 ikasle inguru batzen ditu eta txiki geratzeaz gain zaharkituta geratu da 1972az geroztik ez baita berriztatu. Unibertsitateak 2006an jakinarazi zuen arazo hauei guztiei aurre egiteko fakultate berria eraikiko zuela Basurton baina gaur egun oraindik ez dira lanak hasi.