Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aldaketa klimatikoak Nafarroako Pirinioetako pinuaren eta pagoaren hazkundeari nola eragiten dion ikertuko dute UPNA/NUPen

Dokumentuaren akzioak

Aldaketa klimatikoak Nafarroako Pirinioetako pinuaren eta pagoaren hazkundeari nola eragiten dion ikertuko dute UPNA/NUPen

2013/03/06 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPeko Juan A. Blanco ikertzaileak Nafarroako Pirinioetako klimaren, baso kudeaketaren eta basoen hazkundearen arteko harremanak ikertzeko laguntza jaso du Europa mailan bere lana lehiatu eta irabazle suertatu ostean. Lau urtetako ikerketa gauzatzeko laguntza izango du.

UPNA/NUPeko Juan A. Blanco ikertzaileak Nafarroako Pirinioetako klimaren, baso kudeaketaren eta basoen hazkundearen arteko harremanak ikertzeko laguntza jasoko du VII. Esparru Programako Marie Curie People Jarduera irabazi ostean.

"ECOPYREN3: integration of ecological processes in forest models to assess long-term effects of management and global change on forests in southwestern europe” proiektua UPNA/NUPen gauzatuko da eta lau urtetako laguntza jasoko du, 25.000 euro urtero.

Marie Curie Jardueren helburua da Europako ikertzaileen giza-potentziala sustatzea. Halaber, Europako ikertzaileak Europan geratzea eta munduko gainerako tokietako ikertzailerik onenak Europara etortzea.