Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jaizkebelen ondare kultural eta naturalari buruzko sinposioa

Dokumentuaren akzioak

Jaizkebelen ondare kultural eta naturalari buruzko sinposioa

2012/11/21 - unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteak (UPV/EHU, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Lezo, Pasaia eta Hondarribiko Udalen laguntzarekin) antolatu duen ekimena azaroaren 23 eta 24an izango da Lezoko Gezala Auditorioan.

Jaizkibelen azken urteotan egin diren ikerketa ezberdinek espezie, habitat eta balio zientifiko handiko formazio geologikoaren existentzia konfirmatu dute. Ez hori bakarrik, Prehistoriatik Jaizkibel eremu oso interesgarria izan da gizakiarentzat.

Kokapen geografikoa eta baliabide naturalak direla eta, mendi hau balio kultural handiko gunea da. Aztarnategi prehistorikoek eta historian zehar bertan ezagutu diren gertaera historikoek baieztatzen dute Jaizkibelen garrantzia.

Hau horrela, Aranzadikoek jardunaldi hauekin nahi dute orain arte sakabanatuta dauden iker-lanak biltzea eta hausnarketa sakona bideratzea.

Egitarauan agerikoa da Sinposiun honen gaien oparotsuna: arkeologia, geologia eta ozeanografia, itsaspeko paisaia eta animaliak, mendiko landaredi eta flora, hegaztiak, Dorre militarrak eta bere inpaktua, J3 aztarnategia...