Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian

Ziztu bizian

Berrien atala duzu honakoa. Unibertsitatea, hezkuntza, ingurumari horretan pil-pilean dauden albisteen txokoa.

Aste Santuan Unibertsitatea.net oporretan

2013/04/02 - Unibertsitatea.net

Apirilaren 8a bitartean unibertsitatea.net ataria oporretan egongo da.

Gehiago irakurri

UPNA/NUPeko ikasle batek Androiderako jokoa sortu du haurrei euroak erabiltzen erakusteko

UPNA/NUPeko ikasle batek Androiderako jokoa sortu du haurrei euroak erabiltzen erakusteko

2013/03/27 - Unibertsitatea.net

Erabiltzaile hauen zailtasunik handienak txanponak eta billeteak bereiztea, produktu bat txanpon-kopuru jakin batekin erosi dezaketen jakitea eta produktua erosi eta gero dagokien "atzerako dirua" kalkulatzea dira egilearen ustetan. Hauei irtenbide bat emateko sortu du bideojokoa.

Gehiago irakurri

UPNA/NUPek Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren abonamendu zikloko obrei buruzko gunea sortu du

2013/04/08 - Unibertsitatea.net

Guztira 24 obrei buruzko informazio osagarria bildu dute eta obra horien artean daude besteak beste Antoni Dvoraken-en "Mundu berriaren sinfonia", Joaquín Rodrigoren "Aranjuezko kontzertua", Johann Sebastian Bachen "Pasioa San Mateoren arabera" eta Wolfgang Amadeus Mozarten "Figaroren ezteiak".

Gehiago irakurri

Oier Lakuntza: “Itsu batentzat kimika kuantikoa da kimikaren adarrik eskuragarriena, lan guztia ordenagailuz egiten baita”

Oier Lakuntza: “Itsu batentzat kimika kuantikoa da kimikaren adarrik eskuragarriena, lan guztia ordenagailuz egiten baita”

2013/04/09 - Unibertsitatea.net

Oier Lakuntza Kimika kuantikoan da doktorea; Nafarroako Unibertsitatean hasi zen Kimikako ikasketak egiten eta ondoren, beka baten bitartez, Euskal Herriko Unibertsitatean egin du bere doktoretza.

Gehiago irakurri

Pedro Miguel Etxenike eta Pilar Kaltzada: Gu ere, UEU

2013/04/10 - Unibertsitatea.net

UEUk martxoan hasitako atxikimendu kanpainaren barnean kokatzen den bideoan Pedro Miguel Etxenike fisikariak eta Pilar Kaltzada komunikazio-adituak erakundeak ikerkuntzan izandako paperari buruz hitz egiten dute. Beraien iritziz: "Iragan zoragarria izan ordez, nahiago genuke etorkizun on bat izatea".

Gehiago irakurri

Bost urtetik gorako graduak master izatera pasatuko dira

2013/04/11 - Unibertsitatea.net

Espainiako Hezkuntza Ministerioak asteon argitaratutako errege-dekretuaren zirriborroak bost urtetik gorako graduak master izatera pasatuko direla dio. Talde honetan sartuko dira besteak beste Medikuntza, Erizaintza, Odontologia edo Arkitektura.

Gehiago irakurri

"Master Eguna" ospatuko da apirilaren 19an UPV/EHUn

2013/04/12 - Unibertsitatea.net

Master bat edo graduondoko eta etengabeko prestakuntzako beste ikastaro batzuk eginez espezializatu nahi duen tituludunei dago zuzenduta "Master Eguna". UPV/EHUren Bizkaia Aretoan ospatuko da.

Gehiago irakurri

Ikasleen ikas baldintzak aztertzeko ekimena abiatu dute UPV/EHUko eta UPNA/NUPeko Ikasle Abertzaleak

Ikasleen ikas baldintzak aztertzeko ekimena abiatu dute UPV/EHUko eta UPNA/NUPeko Ikasle Abertzaleak

2013/04/15 - Unibertsitatea.net

"Eta zure klasean, zer?" dinamikaren helburu nagusia da ikasleen ikas baldintzen (kostu/zerbitzu balantzean) egoeraren zundaketa kolektibo bat egitea eta horretarako galdetegi bat prestatu da.

Gehiago irakurri

Oihenart Aforismoen III. lehiaketa antolatu du UPV/EHUk

2013/04/16 - Unibertsitatea.net

Aforismoak modu laburrean azaldutako pentsaerak dira eta Literaturan adibide ugari aurkitu daitezke: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak... Parte hartzeko azken eguna abuztuaren 31a da.

Gehiago irakurri

Gaixotasun tropikal ahaztuak aztertzen jarraitzeko beharraz hitz egin dute Nafarroako Unibertsitatean

2013/04/17 - Unibertsitatea.net

OMEk berak (Osasunaren Mundu Erakundeak) arretarik gabeko edo ahaztutako 17 gaixotasun tropikal daudela onartzen du. 1.000 milioi pertsonek dute gaixotasun hauetako bat.

Gehiago irakurri

Espainiar Fabrikazio Ingeniaritzako Elkarteak UPV/EHUko ikasle baten Karrera Amaierako Proiektua saritu du

2013/04/18 - Unibertsitatea.net

Iñaki Arrizubieta ikasleak lortu du saria "Microtaladrado láser" lanarekin. Bertan tamaina mikroskopikoko zulagailu industrialerako laserraren erabilera ezberdinak ikertu ditu.

Gehiago irakurri

7 milioi euro eskuratu ditu Ikerbasquek 100 ikerlari gazte kontratatzeko

2013/04/19 - Unibertsitatea.net

Ikerbasquek 100 ikerlari gazte kontratatuko ditu 2013-2017 artean Bruselan eskuratutako 7 milioi euroko laguntzarekin. Dagoeneko 25 ikerlari gazte eta 10 ikertzaile senior kontratatzeko deialdiak ireki ditu.

Gehiago irakurri

UEUko liburuak erdi prezioan Liburuaren Nazioarteko Egunean

2013/04/22 - Unibertsitatea.net

Bihar, apirilak 23, UEUren liburu guztiek %50eko deskontua izango dute.

Gehiago irakurri

Juan San Martin bekaren aurtengo ikerketa-esparrua kazetaritza izango da

2013/04/23 - Unibertsitatea.net

Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa da eta saria 9.000€koa.

Gehiago irakurri

Arabako Kartografia Historikoaren inbentario digitala udarako prest egongo da

2013/04/24 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko irakasle eta ikasle talde bat Arabako Kartografia Historikoaren inbentario digitala egiten ari dira. Bertan, 1900 aurreko dokumentazio guztia jasoko dute eta oraingoz 23 artxibategitan banatutako 413 mapa eta plano dokumentatzea lortu dute.

Gehiago irakurri

Dialektoen eta hizkeren arteko desberdintasunak estatistikoki neurtu eta sailkapen automatikoa egiteko programa informatikoa: DiaTech

2013/04/25 - Unibertsitatea.net

DiaTech bariazio geolinguistikoaren analisia egiteko tresna da eta edonork bere datu propioekin analisiak egiteko aukera du.

Gehiago irakurri

Matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten ikasleentzako fondo soziala sortuko du UPV/EHUk

2013/04/26 - Unibertsitatea.net

Gaur egun matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten 600 bat ikasle omen daude unibertsitatean eta fondo sozialaren bitartez ordaindu ezineko diru hori aurreratuko zaie.

Gehiago irakurri

Landare Liluragarrien I. Argazki Lehiaketa deitu du UPV/EHUk

2013/04/29 - Unibertsitatea.net

Gizarteko diziplina desberdinetan landareek duten garrantzia azpimarratzea da lehiaketaren helburua.

Gehiago irakurri

Liburu baten salmenta arrakasta aurreikusteko sistema informatikoa garatu dute Granadan

2013/04/30 - Unibertsitatea.net

Neurona-sare artifizialetan oinarritzen den PreTEL sistema garatu dute Granadako Unibertsitateko ikerlariek. Sistemak, merkaturatuko den liburu berri baten tirada eta salmenta estimazioak eskaintzen ditu.

Gehiago irakurri

Miren Ormazabal:  "Kultura desberdinen arteko komunikazio modu egokiak ezagutzea funtsezkoa da komunikatzaileontzat"

Miren Ormazabal: "Kultura desberdinen arteko komunikazio modu egokiak ezagutzea funtsezkoa da komunikatzaileontzat"

2013/05/02 - Unibertsitatea.net

Miren Ormazabal (@betigerotxuau) EF Global Intern 2013 lehiaketara aurkeztutako 68 lurraldetako 38000 pertsonen artean hautatutako 33 finalistetako bat da. Irabazlearen izena maiatzaren 10ean jakinaraziko dute.

Gehiago irakurri

UPNA/NUPeko ikasleak ortuariak lantzen ari dira "Paris 365" jantoki soziala hornitzeko

2013/05/03 - Unibertsitatea.net

Ekimena gauzatu ahal izateko unibertsitateak Arrosadiko campuseko Praktiketarako eta Nekazaritza Ikerketarako Etxaldean dauden 380 metro karratuko bi berotegi utzi dizkie ikasleei. Ekimena ikasketa akademikoei esanahi sozial handiagoa emateko prestakuntza ematen duen Ikaskuntza Zerbitzuko esperientzia bat da.

Gehiago irakurri

Irantzu Fernandez: “Heldutasunetik nerabezarorako maitasuna idealizatzeko joera dago”

Irantzu Fernandez: “Heldutasunetik nerabezarorako maitasuna idealizatzeko joera dago”

2013/05/06 - Unibertsitatea.net

Irantzu Fernandez Soziologian eta Gizarte Antropologian lizentziatua da eta UEUko Antropologia sailburuetako bat da. Nerabezaroko maitasunak hartu ditu bere tesia egiteko aztergai.

Gehiago irakurri

Itxaso Martin: ""Normala" denean denok dakigu nola jokatu, besteak beldurtu egiten gaitu"

Itxaso Martin: ""Normala" denean denok dakigu nola jokatu, besteak beldurtu egiten gaitu"

2013/11/14 - Unibertsitatea.net

Itxaso Martinek (1981), ikus-entzunezko komunikazioan eta gizarte eta kultur antropologian lizentziaturak egin ondoren ikerketa feministak eta generoak masterra egin zuen. Orain, doktoretza egiten dabil. Elkarrizketatu egin dugu.

Gehiago irakurri

Ingrid Betancourt-ek Universidad de Navarrako liburutegian bilatu du bere tesirako informazioa

2013/05/08 - Unibertsitatea.net

Teologiaren eta politikaren arteko loturaren gaineko hausnarketa da tesiarekin landu nahi duena, bereziki Latinoamerikakoa.

Gehiago irakurri

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak hainbat material kendu beharko du campus birtualetik epai batek behartuta

2013/05/07 - Unibertsitatea.net

Unibertsitateko irakasleek beraien ikasgaiei lotutako materiala jartzen zuten ikasgela birtualean eta handik ikasleek eskuratzeko aukera zuten. Epaiak era honetan jabetza intelektualaren eskubideak urratzen zirela esan du.

Gehiago irakurri

Osasungintzako euskararen ataria sortzeko proiektua aurkeztu du UPV/EHUko medikuntzako ikasle batek

2013/05/09 - Unibertsitatea.net

Medikuntzaren eta erizaintzaren arloetan dagoeneko euskaraz dagoen eta aurrerantzean sortuko den materiala gune bakar batean biltzea da Euskalosasuna.eu proiektuaren asmoa.

Gehiago irakurri

Ilaski Serrano eta Aines Haristoy: Gu ere, UEU

2013/05/10 - Unibertsitatea.net

UEUk martxoan hasitako atxikimendu kanpainaren barnean kokatzen den bideoan Ilaski Serrano eta Aines Haristoyk UEUko Udako Ikastaroetan izan duten esperientzia kontatzen dute. Gainera bideoa partekatuz gero Udako Ikastaroetarako matrikula bat doan eta UEUko liburu bi eskuratzeko aukera izango duzu.

Gehiago irakurri

Universidad de Navarrako 3 gradu mundu mailako 200 gradurik onenen artean

2013/05/13 - Unibertsitatea.net

Ikus-entzunezko Komunikazioa, Farmazia eta Filosofiako ikasketak mundu mailako 200 gradurik onenen artean daude Quacquarelli Symonds (QS) enpresa britainiarrak egindako ranking-aren arabera.

Gehiago irakurri

UEUren 41. Udako Ikastaroetan izena emateko epea ireki da

UEUren 41. Udako Ikastaroetan izena emateko epea ireki da

2013/05/14 - Unibertsitatea.net

UEUk uztailaren 1etik 24ra Baionan, Eibarren eta Iruñean antolatuko dituen Udako Ikastaroetan izena emateko epea ireki da. Jakintza alor guztietako ikastaroak aurkituko dituzu: artea eta musika, giza eta gizarte zientziak, ingeniaritza eta teknologia, zientziak, osasuna…

Gehiago irakurri

Ikerlari gazteak aholkatuko ditu Gurutz Jaureguik

2013/05/15 - Unibertsitatea.net

Hitzaldia maiatzaren 22an ospatuko da Donostian eta giza, lege eta gizarte zientzietako gazte ikertzaileei egongo da zuzenduta.

Gehiago irakurri

UPV/EHUko Neuropsikofarmakologiako taldeak bere laborategiak erakutsiko ditu

2013/05/16 - Unibertsitatea.net

Maiatza Burmuineko Hilabete Europarra dela aprobetxatuta UPV/EHUko Cibersam-G16 azterketa taldeak bere laborategietako ateak irekiko ditu datorren maiatzaren 23an.

Gehiago irakurri

Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako ikasleek 30 kreditu baliozkotuko dituzte Nafarroako unibertsitateetan

2013/05/17 - Unibertsitatea.net

2013/2014 ikasturtean jarriko da abian neurri berria eta UPNA/NUPen edo Universidad de Navarran graduko ikasketaren bat ikasiko dutenei dago zuzenduta.

Gehiago irakurri

Munduko 30 unibertsitate-museo miresgarrienetako bat da UPV/EHUko Medikuntza Historiaren Euskal Museoa

2013/05/20 - Unibertsitatea.net

Museoan XIX. eta XX. mendeetan Euskal Herriko sendagileek, ospitaleek eta beste erakunde batzuek erabilitako 6.000 objektutik gorako bilduma batzen da. Honez gain, garai horretako medikuntzako entziklopediez eta liburuez osatutako liburutegia ere badu.

Gehiago irakurri

Mediterraneoko dieta adindunen gaitasun mentala hobetzeko baliagarria izan daiteke

2013/05/21 - Unibertsitatea.net

Universidad de Navarrak egin du ikerketa eta gaixotasun kardiobaskularrik gabeko 55 eta 80 urte bitarteko 522 gizon-emakumek parte hartu dute.

Gehiago irakurri

Etxean heztearen egoera juridikoa aztertu du Madalen Goiria doktoreak

Etxean heztearen egoera juridikoa aztertu du Madalen Goiria doktoreak

2013/05/22 - Unibertsitatea.net

Tesian etxean heztearen gaia zein egoera juridikotan dagoen aztertzeaz gain, deseskolatzearen arrazoiak zeintzuk diren aztertu ditu eta aukera hau hautatzen djuten gurasoei irtenbidak proposatzen dizkiete. Besteak beste Britainia Handiko Flexi schooling edo denbora partzialeko heziketa eredua.

Gehiago irakurri

Garatu programan UEUk ematen dituen ikastaroetan izena emateko epea ireki da

2013/05/24 - Unibertsitatea.net

UEUk, Garatu irakasleen etengabeko prestakuntza planean emango dituen bost ikastarotan izena emateko epea ireki da. Maiatzaren 30a da azken eguna.

Gehiago irakurri

Unibertsoaren historiaren errepasoa egingo dute zientzialariek larunbatean Bilbon

2013/05/23 - Unibertsitatea.net

Jardunaldian parte hartuko duten zientzialariekin bizitzaren eta gizateriaren historiaren errepasoa egingo da Big Bang-etik hasita. Gainera unibertsoak izan ditzakeen bukaera desberdinak ere azalduko dira.

Gehiago irakurri

Basque Culinary Center irakasle eta aditu bila dabil

2013/05/27 - Unibertsitatea.net

Mondragon Unibertsitatearen Donostiako Gastronomia Zientzien Fakultateak irakasleak eta adituak lortzeko deialdia egin du.

Gehiago irakurri

Toki garapenari buruzko hitzaldia emango du bihar Adrian Zelaiak Plateruena Kafe Antzokian

Toki garapenari buruzko hitzaldia emango du bihar Adrian Zelaiak Plateruena Kafe Antzokian

2013/05/28 - Unibertsitatea.net

Hitzaldian udal eta eskualdeen garapenari buruzko gidalerroak aipatuko dira eta Durangalderako zenbait jarraibide proposatuko dira.

Gehiago irakurri

Euskaltzaindiak eduki berria argitaratuko du bere webgunean: "Herri Literatura Jardunaldietako Antologia"

2013/05/29 - Unibertsitatea.net

Kontapoesia, herri-narratiba, ahozkotasuna, paremiologia, herri-antzerkia, euskal fraseologia, kantu laburrak eta herri-prosa eta ahozkotasunari buruzko testuak izango dira argitaratuko dituenak.

Gehiago irakurri

Diseinu grafikoa, moda diseinua... unibertsitateko graduen baliokideak izango dira Nafarroan

2013/06/05 - Unibertsitatea.net

Creanavarra zentro pribatuan titulazio britainiarra izango da ikasleak lortuko duena eta unibertsitateko graduko ikasketen maila izango du. Diseinu Grafikoa, Barne-diseinua, Moda diseinua eta Produktuen diseinua izango dira eskainiko diren titulazioak.

Gehiago irakurri

IEB2013ko aurkezpenak Otarrea dokumentu biltegian daude eskuragarri

2013/06/10 - Unibertsitatea.net

Telefonia izan zen bilkuraren gai nagusia eta bertan esparru honetan izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea izan zen helburua.

Gehiago irakurri

@Uninet_ataria twitter kontuak itxura berria estreinatu du

@Uninet_ataria twitter kontuak itxura berria estreinatu du

2013/06/03 - Unibertsitatea.net

Gure artean lanean dabilen Itsaso Benedicto (@itsasto) artistak eman dio @Uninet_atariari irudi berria.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak I. Enplegu eta Formazio Azoka antolatu du

2013/06/04 - Unibertsitatea.net

Mondragon Unibertsitateak Enplegu eta Formazio Azokaren 1. edizioa antolatu du ekainaren 6an Arrasaten. 4 gune izango ditugu: Enpresa eta erakunde gunea, Lan poltsa eta beka gunea, Elkarrizketa gunea eta Formazio gunea.

Gehiago irakurri

Elizabete Manterola: "Tesian idazle bakarraren lanean sakontzeko aukera izan nuen eta haratago jo nahi nuke, idazle ezberdinen joerak identifikatu eta alderatu, esaterako"

Elizabete Manterola: "Tesian idazle bakarraren lanean sakontzeko aukera izan nuen eta haratago jo nahi nuke, idazle ezberdinen joerak identifikatu eta alderatu, esaterako"

2013/06/06 - Unibertsitatea.net

Elizabete Manterola Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua da Bartzelonako UABean. Gaur egun UPV/EHUko irakaslea da eta horretaz gain UEUko Itzulpengintza Saileko sailburua da. 2012an aurkeztu zuen tesia eta guzti honetaz berarekin hitz egiteko parada izan dugu.

Gehiago irakurri

EIZIEk, Literatura Unibertsala bildumako itzulpen-lehiaketa jarri du abian

2013/05/31 - Unibertsitatea.net

Lehiaketan itzulpengintzako profesionalek zein hasi berriek parte hartu dezakete eta 2013ko uztailaren 8ara arte dago proiektuak aurkezteko aukera.

Gehiago irakurri

UEUk goi-mailako adituak formatzeko apustuari heldu dio

UEUk goi-mailako adituak formatzeko apustuari heldu dio

2013/06/07 - Unibertsitatea.net

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2013/2014 ikasturterako EHU/UPVrekin elkarlanean sustatu dituen lau graduondokoak aurkeztu ditu. UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea da, euskal gizartearen formazio- eta hizkuntza beharrei erantzun eta Euskal Unibertsitatearen ildoa indartzeko asmoz.

Gehiago irakurri

IV. Jakintza Librearen Jardunaldiak antolatu ditu Azkue Fundazioak

2013/06/11 - Unibertsitatea.net

Bilboko Euskararen Etxean ekainaren 14rako antolatu dituzten jardunaldietan hainbat ekintzaile gaztek kontatuko dute beraien esperientzia: Didac Lee, Unai Gonzalez, Lander Balza, Alex Txikon...

Gehiago irakurri

Xabier Isasi eta Idoia Torregarai: Gu ere, UEU

2013/06/12 - Unibertsitatea.net

UEUk martxoan hasi zuen erakundea ezagutzera emateko kanpaina eta ekainean kaleratu dute laugarren eta azken bideoa. Bertan, Xabier Isasi unibertsitate-irakaslea eta Idoia Torregarai komunikazio-arduraduna UEUren sorrera eta egitekoari buruz ari dira.

Gehiago irakurri

Digipen Unibertsitateko ikasleek bi bideo-joko sortu dituzte: "Oniro" eta "Twisted"

2013/06/13 - Unibertsitatea.net

"The Four Musketeers" eta “Armageddon Team” taldeek 2012/2013 ikasturtean zehar garatu dituzte bi jokoak. Jokoak jaisteko aukera ematen dute eta hauen berri facebook-en ere aurkitu dezakezu.

Gehiago irakurri

Ikasleen gehiengoak gainditu du unibertsitatera sartzeko hautaproba

2013/06/14 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUn azterketa 8.758 ikaslek egin dute eta UPNA/NUPen berriz 2.502k. Ezohiko deialdirako datak ere jakitera eman dituzte: Nafarroan ekainaren 26, 27 eta 28an eta EAEn uztailaren 3, 4 eta 5ean.

Gehiago irakurri

Ínsula aldizkari ospetsuak gaur egungo euskal literaturaren monografikoa jaso du: "Literatura vasca: Puertos Abiertos"

Ínsula aldizkari ospetsuak gaur egungo euskal literaturaren monografikoa jaso du: "Literatura vasca: Puertos Abiertos"

2013/06/17 - Unibertsitatea.net

Aldizkarak 1998an egin zuen euskal literaturari buruzko lehenengo monografikoa eta maiatzeko zenbakian 2000. urtetik honako euskal literaturaren aurkezpena egiten du.

Gehiago irakurri

“Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCE ez! Inposaketei ez!” adierazpena egin dute gaur hainbat hezkuntza eragilek

2013/06/18 - Unibertsitatea.net

Hainbat hezkuntza eragilek LOMCEa inola ere ez aplikatzeko eskatu diote alderdi politikoei, Nafarroako eta EAEko legebiltzar eta gobernuei. Bestetik, euskal gizarteari urriaren 12an Bilbora urreratzeko deia egin diote “Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCE ez! Inposaketei ez!” lemapean.

Gehiago irakurri

UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren arabera 1.000 ikasle inguru beka barik geratu ziren 2012/2013an

2013/06/19 - Unibertsitatea.net

Euskal familien egoera ekonomikoak okerrera egin arren beka kopurua gutxitu egin da eta beka ukatzeek nabarmen egin dute gora.

Gehiago irakurri

Munduko erakusketarik onena Iruñean dago New York-eko core77 sarien arabera

2013/06/20 - Unibertsitatea.net

Universidad de Navarran ikasitako Antonio Vaillo eta Juan Luis Irigarayk zuzentzen duten estudioaren erakusketa da saritua eta Iruñeko katedrala osatzen duten inguruetan gauzatzen da.

Gehiago irakurri

HUHEZIk Hezkuntza alorreko hainbat lanpostutarako deia egin du

2013/06/21 - Unibertsitatea.net

Lanpostu deialdia hainbat alorretara zuzendutakoa da: Atzerriko hizkuntzaren didaktika (ahozkoa eta idatzizkoa), Heziketa Berezia, Haur Hezkuntza, Ikerketa metodoak, Didaktika orokorra, Giza eta gizarte zientzien didaktika, Diziplina Anitzeko Hezkuntza Artistikoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak.

Gehiago irakurri

Kriminologia-zientzien arloan ikertzeko lehiaketa ikerlari gazteentzat

2013/06/25 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak deitu du sariketa eta kriminologiaren alorrean ikertu nahi duen 35 urtetik beherako ikerlariei dago zuzenduta.

Gehiago irakurri

Olatz Perez de Viñaspre: “SNOMED CTk, medikuntza alorreko sare semantikoak, milioi bat termino inguru barnebiltzen ditu, guztiak eskuz euskaratzea lan oso neketsua da”

Olatz Perez de Viñaspre: “SNOMED CTk, medikuntza alorreko sare semantikoak, milioi bat termino inguru barnebiltzen ditu, guztiak eskuz euskaratzea lan oso neketsua da”

2013/06/26 - Unibertsitatea.net

Olatz Perez de Viñaspre Sistemen Informatikan Ingeniari Teknikoa eta Informatikan Ingeniaria da eta IXA taldeak eskaintzen dituen Karrera Bukaerako Proiektu bati esker eman zituen Lengoaia Naturalen Prozesamenduan lehenengo urratsak.

Gehiago irakurri

"Orthotomus chaktomuk" hegazti espezie berria aurkitu dute Kanbodian

"Orthotomus chaktomuk" hegazti espezie berria aurkitu dute Kanbodian

2013/06/27 - Unibertsitatea.net

Erregetxoaren tamainako hegaztia da, lumaje grisa duena, txano laranjatua eta papar beltza.

Gehiago irakurri

Euskal Klima Aldaketarako BC3 zentroa Europako zentrorik onena izendatu dute

2013/06/28 - Unibertsitatea.net

Klima aldaketaren ekonomia eta politika arloan erreferenteak diren erakundeak saritu ditu ICCG (International Center for Climate Governance) zentroak eta Europa mailako irabazlea Bilboko BC3 zentroa izan da.

Gehiago irakurri

10-12 ordu jarraian eserita lan egitearen kalteak nola gutxitu ikertzen dabiltza

2013/07/01 - Unibertsitatea.net

Lehenengo fasean 246 boluntariok parte hartu dute eta 19 astetan 10.000 pauso eman behar izan dituzte egunero. Ikerketa lau unibertsitate gauzatzen ari dira: Vigoko Unibertsitatea, Vic-eko Unibertsitatea, Ramón Llull Unibertsitatea eta UPV/EHU.

Gehiago irakurri

Surflariaren eta taularen arteko interakzioa ahalbidetzen duen aplikazioa garatu dute UPNA/NUPen

Surflariaren eta taularen arteko interakzioa ahalbidetzen duen aplikazioa garatu dute UPNA/NUPen

2013/07/02 - Unibertsitatea.net

4 zentimetrotik beherako distantzian dauden gailuen arteko datuak trukatzeko ahalmena dauka eta baliagarria izan daiteke adibidez surflariak bere taula galtzen badu edo uretan istripu bat badauka.

Gehiago irakurri

Suitzako "Ecole Hoteliere de Lausanne" campuseko handitze lanetarako proposamena aurkeztuko dute Universidad de Navarrako ikasleek

Suitzako "Ecole Hoteliere de Lausanne" campuseko handitze lanetarako proposamena aurkeztuko dute Universidad de Navarrako ikasleek

2013/07/03 - Unibertsitatea.net

Eskola, bere esparruko munduko eskolarik zaharrena eta ospetsuena da eta gauzatu nahi dituen zabalkuntza lanetarako munduko ikasleen lanak hartu nahi izan ditu kontuan. Horretarako 9 ikasle talde ari dira beraien proposamenak aurkezten.

Gehiago irakurri

Software librean oinarritutako plataforma darabilte unibertsitarioek alemana ikasteko

Software librean oinarritutako plataforma darabilte unibertsitarioek alemana ikasteko

2013/07/04 - Unibertsitatea.net

"The supermarket game" 3Dko jolasean oinarritzen da plataforma digitala eta adituen esanetan alemana ikasteko motibazioa nabari areagotzen da erreminta erabilita.

Gehiago irakurri

Hiru ikaslek mundua bizikletarekin zeharkatuko dute UPV/EHUko marka zabaltzeko

Hiru ikaslek mundua bizikletarekin zeharkatuko dute UPV/EHUko marka zabaltzeko

2013/07/05 - Unibertsitatea.net

Ikasleek bidaian zehar bizitakoak "biziklautak" gunean jarraitzeko aukera egongo da.

Gehiago irakurri

Nola ikusten ditu euskal gizarteak zientzia eta teknologia?

Nola ikusten ditu euskal gizarteak zientzia eta teknologia?

2013/07/08 - Unibertsitatea.net

"Nola ikusten ditu euskal gizarteak zientzia eta teknologia?" galderari erantzuna emango zaio asteazkenean Bilbon antolatu den mintegian. Zientzia eta teknologiari buruz euskal gizarteak duen iritzia jakin nahi duenari dago zuzenduta.

Gehiago irakurri

Erasmus+: ikasleentzako mugikortasun programa berria

2013/07/09 - Unibertsitatea.net

Programa berriak ikasleek eskura zituzten orain arteko mugikortasun programak batuko ditu, besteak beste, Erasmus eta Leonardo Da Vinci.

Gehiago irakurri

Software librearen inguruko hiru biltzar hartuko ditu Bilbok uztailean

2013/07/10 - Unibertsitatea.net

300 garatzaile baino gehiagok parte hartuko bertan eta UPV/EHUren Bizkaia Aretoan eta Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan ospatuko dira aldi berean.

Gehiago irakurri

Fabrikazio Ingeniaritzako Karrera Amaierako Proiektu onenaren saria MUko Mikel Carrascok jaso du

Fabrikazio Ingeniaritzako Karrera Amaierako Proiektu onenaren saria MUko Mikel Carrascok jaso du

2013/07/11 - Unibertsitatea.net

Mikrotornuaren karakterizazioan egindako lanagatik saritu dute Zaragozan ospatu den Fabrikazio Ingeniaritzako V. Nazioarteko Kongresuan.

Gehiago irakurri

"DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa" doktore-tesia aurkeztu du Urtzi Ruiz de Azuak

"DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa" doktore-tesia aurkeztu du Urtzi Ruiz de Azuak

2013/07/12 - Unibertsitatea.net

Irakasle lanetan zebilela kezkagarria iruditzen zitzaion gazte askok euskararekiko erakusten zuten jarrera eta motibazioa. Horrek eraginda alderdi kognitiboa, afektiboa eta jokabidezkoa uztartzen dituen galdetegia eratu du.

Gehiago irakurri

Matrikula 4 epetan ordaintzeko aukera izango dute UPNA/NUPeko ikasleek datorren ikasturtean

2013/07/15 - Unibertsitatea.net

Orain arte ordainketa bi epetan egiteko aukera zuten eta 2013/2014an aplikatuko den neurri berriarekin ikasleei eta hauen familiei gradu, master eta lehengo zikloetako titulazioak ordaintzeko erraztasunak ematea lortu nahi da.

Gehiago irakurri

Ebaluazioaren esparruko mundu mailako 350 psikologo aditutik gora batuko dira Donostian

Ebaluazioaren esparruko mundu mailako 350 psikologo aditutik gora batuko dira Donostian

2013/07/17 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUren Donostiako Psikologia Fakultateak hartuko du nazioarteko biltzarra uztailaren 17tik 20ra.

Gehiago irakurri

Unibertsitateko titulazioen eskumen osoa Unibasq-ek izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak

2013/07/18 - Unibertsitatea.net

Espainiako Gobernuak Aneca eta Unibasq agentzien lanen bikoizketak ekiditeko Unibasq Euskal unibertsitate sistemaren kalitate agentzia desagerraraztea proposatu du. Jaurlaritzak ordea ez du horren alde egingo.

Gehiago irakurri

Matematikari Euskaldunen I. Topaketak ospatu ziren atzo Eibarren

Matematikari Euskaldunen I. Topaketak ospatu ziren atzo Eibarren

2013/07/19 - Unibertsitatea.net

24 herritako 40 matematikaritik gora batu ziren atzo Eibarren, Udako Ikastaroen 41. edizioaren baitan antolatu ziren topaketetan.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak eskuartean ditu Bilboko formazio zentro berriko giltzak

Mondragon Unibertsitateak eskuartean ditu Bilboko formazio zentro berriko giltzak

2013/07/22 - Unibertsitatea.net

Bilbon kokatuko den zentroa 3 solairutan banatutako 5.900 metro karratuko eraikina da eta espezializatuta egongo da berrikuntzan eta ekintzailetasunean.

Gehiago irakurri

10 graduatutik bakarrak erabakitzen du lan-arrazoiengatik erkidegoa uztea

10 graduatutik bakarrak erabakitzen du lan-arrazoiengatik erkidegoa uztea

2013/07/23 - Unibertsitatea.net

Azterlana burutzeko 2006, 2007 eta 2008an UPV/EHUn, Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean ikasketak amaitu zituzten 20.981 graduaturi egin zaie galdeketa. Azterlana, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du.

Gehiago irakurri

Unibertsitatea.net oporretara doa irailerarte!

Unibertsitatea.net oporretara doa irailerarte!

2013/07/26 - Unibertsitatea.net

Irailera bitartean eguneratu gabe egongo dira Ziztu bizian albistegia eta Facebook eta @Uninet_ataria twitter kontuak. Hala ere, zuen esku geratzen dira Ikasleen txokoko iragarkiak, Otarreako apunteak, Blog komunitatea, Zer, non ikasi ikasketen bilatzailea...

Gehiago irakurri

Irati Iciar: “Egoera delikatuan aurkitzen da UEU, eta horregatik da pozgarria udako ikastaroetan izan ditugun emaitza onak”

Irati Iciar: “Egoera delikatuan aurkitzen da UEU, eta horregatik da pozgarria udako ikastaroetan izan ditugun emaitza onak”

2013/07/24 - Unibertsitatea.net

UEUko 40+1 Udako Ikastaroak amaitu dira eta balorazioa positiboa egiten du UEUk, egoera zailaren aurrean jendearen parte hartzea eta lanerako gogoa oso handia izan delako. Iruñean izan dira azken ikastaroak Eibar eta Baionatik pasa ondoren, eta Irati Iciarrekin hitz egin dugu, udako ikastaroen antolatzailearekin.

Gehiago irakurri

Artikulu zientifikoetan egiten den erreferentzia kopurua handituz doa UPNA/NUPeko ikerketa baten arabera

2013/09/09 - Unibertsitatea.net

1972tik 2013ra bitartean argitaratutako ingeniaritzaren esparruko 8 aldizkari esanguratsuenetako 70.000 artikulu oinarritzat hartuta egin da ikerketa.

Gehiago irakurri

Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk

2013/09/10 - Unibertsitatea.net

Edozeini zabalduta dagoen deialdia da baina bereziki baloratuko dira autore gazteen lan-proiektu indibidualak eta talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak. Proiektuak irailaren 15etik urriaren 31ra aurkeztu behar dira.

Gehiago irakurri

Nerabezaroaurreko gazteek egiten duten Interneten eta sare sozialen erabilerari buruzko doktorego tesia egin du Itziar Irazabalek

Nerabezaroaurreko gazteek egiten duten Interneten eta sare sozialen erabilerari buruzko doktorego tesia egin du Itziar Irazabalek

2013/09/11 - Unibertsitatea.net

11 urte inguruko neska-mutilen arteko hamarretik bat ezagutzen ez dituen lagun birtualekin erlazionatzen da, eta kasuen % 5,6tan hitzordu fisikoa egin dute ezezagunekin.

Gehiago irakurri

UPNA/NUPeko ikasle talde batek 44. postua lortu du "Google Online Marketing Challenge" lehiaketan

2013/09/12 - Unibertsitatea.net

Lehiaketaren 5. edizioak 2.453 taldetan banatutako 84 herrialdetako ia 10.000 ikasle bildu ditu.

Gehiago irakurri

UEUk udazkenerako 10 ikastaro antolatu ditu, erdiak on line

2013/09/13 - Unibertsitatea.net

Geogebra, ubuntu, moodle, jendaurreko komunikazioa... UEUk ireki du antolatutako udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea.

Gehiago irakurri

Lantegi Batuak-ek eta Deustuko Unibertsitateak urritasuna duten pertsonentzako III. beka deialdia kaleratu dute

2013/09/17 - Unibertsitatea.net

Deustuko Unibertsitatean ikasten ari diren ikasleei zuzenduta, urritasuna duten Ikasleentzako III. Beka Deialdia aurkeztu dute. Praktikak egiteko bekak dira eta horien helburua da urritasuna duten ikasle eta tituludunen enplegu aukerak gehitzea eta erraztea.

Gehiago irakurri

Natur Zientziak izango dira hizpide azaroan 9an eta 10ean Donostiako Eureka! Zientzia Museoan

Natur Zientziak izango dira hizpide azaroan 9an eta 10ean Donostiako Eureka! Zientzia Museoan

2013/09/16 - Unibertsitatea.net

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Natur Zientzien sailak antolatuta, I. Natur Zientzien topaketa osatuko da 2013ko azaroaren 9an eta 10ean, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan.

Gehiago irakurri

Garuneko tumoreak hobeto mugatzeko metodoa garatu du UPNA/NUPeko GIARA ikerketa taldeak

2013/09/18 - Unibertsitatea.net

Medikuek tumore ehuna ehun osasuntsutik non bereizi behar den erabakitzen dutenerako da erabilgarria, izan ere, ikertzaileen algoritmoak aukerarik okerrena inoiz ez duela hautatuko bermatzen dio medikuari.

Gehiago irakurri

Universidad de Navarrak gehiegizko pisua duten 300 boluntario nafar behar ditu

2013/09/19 - Unibertsitatea.net

Diabetesa prebenitzeko nazioarteko ikerketa bat aurrera eramatea da Universidad de Navarraren helburua.

Gehiago irakurri

Aurpegiko keinuen indarra agerian utzi du Universidad de Navarrak kaleratu duen bideo batek

2013/09/20 - Unibertsitatea.net

Ikerketak gizonezkoek eta emakumezkoek besteen tristura edo mina desberdin bizi dutela erakutsi du.

Gehiago irakurri

UPNA/NUPeko ikasleek "Tesiak 3 minututan" lehiaketan parte hartzeko aukera dute

2013/09/23 - Unibertsitatea.net

Lehiaketak ikasten ari diren ikertzaile berriek beraien tesiak, master amaierako lanak edo karrera amaierako proiektuak jendaurrean zabaltzeko gaitasuna saritzen du.

Gehiago irakurri

Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroa saritu dute erakundeko langile ikertzaileen kudeaketan egindako lanagatik

2013/09/24 - Unibertsitatea.net

Achucarrok ikerkuntzan benetako ibilbide profesionala sortzea eta hobetzea lortu nahi du eta era honetan nazioarteko estandarte bihurtzea eta ikerkuntza talentua erakartzea.

Gehiago irakurri

Egunean 569 gramo fruta eta barazki kontsumitzeak %10ean jaisten du heriotza-tasa

2013/09/25 - Unibertsitatea.net

Emaitzen arabera egunero kontsumitzen den fruta eta barazki kopuruak eragin zuzena du heriotza-tasan.

Gehiago irakurri

Zientzia modu errazean gizarteratzeko "Naukas Bilbao 2013" ekimena bihar hasiko da Bilbon

Zientzia modu errazean gizarteratzeko "Naukas Bilbao 2013" ekimena bihar hasiko da Bilbon

2013/09/26 - Unibertsitatea.net

Aurtengo edizioan 10 minutuko 40 hitzaldi antolatu dituzte. Honez gain, 6-12 urte bitarteko umeentzat "Naukas Kids" gunea sortu dute eta lau zientzialari famatu elkarrizketatuko dituzte.

Gehiago irakurri

UPNA/NUPeko liburutegiak Funts Historiko Digitala sortu du XVI. eta XIX. mendeen artean inprimatutako liburuekin

UPNA/NUPeko liburutegiak Funts Historiko Digitala sortu du XVI. eta XIX. mendeen artean inprimatutako liburuekin

2013/09/27 - Unibertsitatea.net

50 obrek osatzen dute Funts Historiko Digitala eta Antzinako Funtsaren lagin txiki bat baino ez da, Antzinako Funtsa 7.000 lanek osatzen baitute.

Gehiago irakurri

Euskal ikerlarien lanak gizarteratzeko lehiaketa twitterren: "Txiokatu zure tesia 6 mezutan"

Euskal ikerlarien lanak gizarteratzeko lehiaketa twitterren: "Txiokatu zure tesia 6 mezutan"

2013/10/02 - Unibertsitatea.net

Lehiaketa 2011/2013 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikerlariei dago zuzenduta eta sari bi banatuko dira: 500€ eta 300€koa.

Gehiago irakurri

Zientziaren grina gizarteratzeko "Passion for Knowledge - Quantum 13" gaur abiatu da

Zientziaren grina gizarteratzeko "Passion for Knowledge - Quantum 13" gaur abiatu da

2013/09/30 - Unibertsitatea.net

Ekintzen artean daude izen handiko zientzialarien hitzaldiak, "Naukas Quantum" hitzaldi laburrak eta ikerlari gazteek izen handiko adituekin aritzeko aukera izango duten"Nobel Pitch" tailer berezia.

Gehiago irakurri

Euskaraz idatzitako tesien bila dabil Tesiker

Euskaraz idatzitako tesien bila dabil Tesiker

2013/10/01 - Unibertsitatea.net

Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basearen arabera 1976tik hona 448 tesi idatzi dira euskaraz eta hauetatik 254 dira Tesiker egitasmora gehitu direnak.

Gehiago irakurri

Mekanika ingeniaritzako nazioarteko biltzarra ospatzen ari da Bilbon

Mekanika ingeniaritzako nazioarteko biltzarra ospatzen ari da Bilbon

2013/10/03 - Unibertsitatea.net

Nazioarteko biltzarraren 2. edizioa da aurtengoa eta 75 aditutik gora batuko ditu Bizkaia Aretoan, Bilbon.

Gehiago irakurri

Energia berriztagarrien eta aldaketa klimatikoaren lege arauketari buruz arituko dira UPNA/NUPen

Energia berriztagarrien eta aldaketa klimatikoaren lege arauketari buruz arituko dira UPNA/NUPen

2013/10/04 - Unibertsitatea.net

Nazioarteko biltzarra urriaren 23tik 25era ospatuko da eta izena emateko epea urriaren 18an bukatuko da.

Gehiago irakurri