Dokumentuaren akzioak
Ikasleen ikas baldintzak aztertzeko ekimena abiatu dute UPV/EHUko eta UPNA/NUPeko Ikasle Abertzaleak
2013/04/15 - Unibertsitatea.net
"Eta zure klasean, zer?" dinamikaren helburu nagusia da ikasleen ikas baldintzen (kostu/zerbitzu balantzean) egoeraren zundaketa kolektibo bat egitea eta horretarako galdetegi bat prestatu da.
UPV/EHUko eta UPNA/NUPeko Ikasle Abertzaleak "Eta zure klasean, zer?" dinamika jarri dute abian.
Ekimenaren helburu nagusia da ikasleen ikas baldintzen (kostu/zerbitzu balantzean) egoeraren zundaketa kolektibo bat egitea eta horretarako galdetegi bat prestatu dute. Galdetegiaren emaitzekin galdera biri eman nahi zaie erantzuna:
- "Ikasleok matrikulazioan ordaintzen duguna jasotako zerbitzuarekin alderatuz, egokia dela esan dezakegu?"
- "Zenbatean dugu ikasleok zerbitzu edo ikas baldintza duinak?"
Galdetegia UPV/EHUn zein UPNA/NUPen ikasten duten ikasleei, bertan jarduten duten ikasle asanbladei, sindikatuei eta bestelako eragileei dago zuzenduta eta bertan nola parte hartu azaltzeko bideoa prestatu dute. Hemen duzu ikusgai: