Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian HUHEZIk Hezkuntza alorreko hainbat lanpostutarako deia egin du

Dokumentuaren akzioak

HUHEZIk Hezkuntza alorreko hainbat lanpostutarako deia egin du

2013/06/21 - Unibertsitatea.net
Lanpostu deialdia hainbat alorretara zuzendutakoa da: Atzerriko hizkuntzaren didaktika (ahozkoa eta idatzizkoa), Heziketa Berezia, Haur Hezkuntza, Ikerketa metodoak, Didaktika orokorra, Giza eta gizarte zientzien didaktika, Diziplina Anitzeko Hezkuntza Artistikoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak.

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateak hezkuntzarako hainbat lanpostu bete nahi ditu. Hona hemen zehaztasunak:

Ezinbesteko baldintzak:

  • Hezkuntza arautuan eskarmentua izatea.
  • EGA.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.


Lehenetsiko da:

  • Doktore izatea.
  • Atzerriko hizkuntzak jakitea.


Arloak:

  • Atzerriko hizkuntzaren didaktika (ahozkoa eta idatzizkoa): Ingeles Filologia, Psikopedagogia edo Hezkuntza Zientziak.
  • Heziketa Berezia: Psikopedagogia, Pedagogia, Hezkuntza Zientziak.
  • Haur Hezkuntza: Psikopedagogia, Pedagogia, Hezkuntza Zientziak.
  • Ikerketa metodoak: Psikopedagogia, Pedagogia, Psikologia, Hezkuntza Zientziak.
  • Didaktika orokorra: Psikopedagogia, Pedagogia, Hezkuntza Zientziak.
  • Giza eta gizarte zientzien didaktika: Psikopedagogia, Hezkuntza Zientziak.
  • Diziplina Anitzeko Hezkuntza Artistikoa: Arte Ederrak, Musika, Dantza, Arte Dramatikoa.
  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak: Psikopedagogia edo Hezkuntza Zientziak.


Interesatuok ekainaren 27a aurretik bidali behar duzue CVa jaristi@mondragon.edu helbidera.