Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Master Eguna" ospatuko da apirilaren 19an UPV/EHUn

Dokumentuaren akzioak

"Master Eguna" ospatuko da apirilaren 19an UPV/EHUn

2013/04/12 - Unibertsitatea.net
Master bat edo graduondoko eta etengabeko prestakuntzako beste ikastaro batzuk eginez espezializatu nahi duen tituludunei dago zuzenduta "Master Eguna". UPV/EHUren Bizkaia Aretoan ospatuko da.

UPV/EHUk Master eguna ospatuko du apirilaren 19an Bizkaia Aretoan.

Ekitaldia master bat edo graduondoko eta etengabeko prestakuntzako beste ikastaro batzuk eginda espezializatu nahi duen tituludunei dago zuzenduta. Hori dela eta, master ofizial desberdinen eta berezko tituluen zein etengabeko prestakuntzako ikastaroen informazioa eskainiko duten standak jarriko dira (arratsaldeko 16.00etatik 19.30etara).

Egitaraua:

  • 15:30: Irekiera ekitaldia.
  • 15:45-16:15: “La neuroglía: la cara oculta del cerebro”, Carlos
    Matute (“Achucarro Basque Center for Neuroscience”-ko zuzendari zientifikoa eta Neurozientziak Masterreko irakaslea).
  • 16:15-19:30:
      • 11/12 ikasturteko masterreko ikasle onenari saria.
      • Masterretako 6 ikasleren esperientziak aurkeztuko dira.
  • 19:30-20:00: "Mastermagia ikuskizuna", Fernando Unda (Ikerketa Biomedikoko Masterreko  irakaslea).
  • 20:00: Master Egunaren amaiera.

 

Hurreratutakoen artean iPad bat zozketatuko da eta bertaratzeko doaneko autobus zerbitzua jarriko dute Donostiatik eta Gasteiztik.