Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Espainiar Fabrikazio Ingeniaritzako Elkarteak UPV/EHUko ikasle baten Karrera Amaierako Proiektua saritu du

Dokumentuaren akzioak

Espainiar Fabrikazio Ingeniaritzako Elkarteak UPV/EHUko ikasle baten Karrera Amaierako Proiektua saritu du

2013/04/18 - Unibertsitatea.net
Iñaki Arrizubieta ikasleak lortu du saria "Microtaladrado láser" lanarekin. Bertan tamaina mikroskopikoko zulagailu industrialerako laserraren erabilera ezberdinak ikertu ditu.

UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Iñaki Arrizubieta  Makina Erreminta Gelako ikasleak, Fabrikazio Ingeniaritzako Espainiar Elkarteak (SIF) urtero ematen duen Karrera Amaierako Proiekturik Onenaren saria eskuratu du.

"Microtaladrado láser" lanarekin lortu du saria eta bertan tamaina mikroskopikoko zulagailu industrialerako laserraren erabilera ezberdinak ikertu ditu. Mikrozulaketa egiteko ohiko ekipamenduak erabiltzea ahalbidetzen du lanak eta dagoeneko proiektua garapen bidean dago.

Bigarren urtez jarraian lortu du Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikasle batek SIF saria. Pasa den edizioan Estibaliz Díaz Tena ikasleak jaso zuen oxigenorik behar ez duen kobrearen mekanizazio teknikan oinarritutako bere ikerketa lanagatik.