Dokumentuaren akzioak
Lantegi Batuak-ek eta Deustuko Unibertsitateak urritasuna duten pertsonentzako III. beka deialdia kaleratu dute
Bekak desgaitasuna duten pertsonentzat dira eta 2012-2013 ikasturtean titulua lortu dutenei zuzenduta dago. Zehazki, Deustuko Unibertsitatean graduondoko ikasketak egiten ari direnentzat, edota Ingeniaritza, Enpresa Zientziak, Psikologia eta Hezkuntza, Humanitateak eta Gizarte Zientzietako fakultateetan azkeneko ikasturtea egin zutenentzat.
Hautatuak ordaindutako praktikak egingo dituzte, 6 hilabetean, 2014ko otsailaren 1etik uztailaren 31 arte, Bizkaiko Lantegi Batuak-en 20 zentroetakoren batean. Tarte honetan praktikan jarri ahal izango dituzte euren ezagutzak, betiere Lantegi Batuak-en profesionalek lagunduta, eta, horrela, beren lanbide-karrera egiteko bidea prestatu ahal izango dute.
Deustuko Unibertsitatearen Gizarte Ekintza eta Inklusiorako Zerbitzuan jasoko dira eskaerak, 2013ko urriaren 1etik azaroaren 15era bitartean.