Dokumentuaren akzioak
Surflariaren eta taularen arteko interakzioa ahalbidetzen duen aplikazioa garatu dute UPNA/NUPen
UPNA/NUPeko ikertzaile talde batek surflariaren eta taularen arteko interakzioa ahalbidetzen duen TRINItag aplikazioa garatu du.
Tempolios S.L. enpresa nafarrarekin batera garatu duen aplikazioak 4 zentimetrotik beherako distantzian dauden gailuen arteko datuak trukatzeko ahalmena dauka eta elkarrekintza smartphone bat erabilita lortzen da.
Gailuak erabiltzaileak nahi dituen datu guztiak gordetzeko ahalmena du eta honela baliagarria izan daiteke besteak beste surflariak bere taula galtzen badu (aplikazioa daukan edonork eskura ditzake jabeak gailuan ikusgai jarri dituen datuak: telefonoa, emaila...) edo surflariak uretan istripu bat badauka (larrialdietakoek smartphone-a taulara hurbilduta zaurituaren datu medikuak eskuratu ditzakete: gaixotasunak, odol-mota...).
UPNA/NUPeko ikertzaile taldea Jesús Villadangos Alonso, Mikel Anabitarte Corres, Mikel Ayape López eta Mikel Díaz Noainek osatu dute.