Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Landare Liluragarrien I. Argazki Lehiaketa deitu du UPV/EHUk

Dokumentuaren akzioak

Landare Liluragarrien I. Argazki Lehiaketa deitu du UPV/EHUk

2013/04/29 - Unibertsitatea.net
Gizarteko diziplina desberdinetan landareek duten garrantzia azpimarratzea da lehiaketaren helburua.

UPV/EHUko Landare Biologia eta Ekologia saileko Landare Fisiologiako arloak Landare Liluragarrien I Argazki Lehiaketa deitu du maiatzaren 18rako.

Gizarteko diziplina desberdinetan landareek duten garrantzia azpimarratzea da lehiaketaren helburua eta irudietan ikerketaren, nekazaritzaren, ingurumenaren babesaren, biodibertsitatearen, hezkuntzaren eta artearen ardatz gisa islatu behar dira landareak.

irudiak UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko edozein eremutan (Leioan, Bilbon, Portugaleten edo Plentzian) hartutakoak izan behar dira eta maiatzaren 7a baino lehen aurkeztu behar dira.

Informazio guztia Landare Liluragarrien I. Argazki Lehiaketa.