Dokumentuaren akzioak
Munduko 30 unibertsitate-museo miresgarrienetako bat da UPV/EHUko Medikuntza Historiaren Euskal Museoa
UPV/EHUko Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa munduko 30 unibertsitate-museo miresgarrienen ranking-ean kokatu du "Best Colleges Online" webguneak.
Ranking-a osatzeko erakundeen arkitektura eta baliabideak izan dituzte kontutan baina batik bat, bilduma funtsak unibertsitatearen baitan betetzen duen irakaskuntza-funtzioa.
UPV/EHUko Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoak XIX. eta XX. mendeetan Euskal Herriko sendagileek, ospitaleek eta beste erakunde batzuek erabilitako 6.000 objektutik gorako bilduma du. Halaber, mende horietako medikuntzako entziklopedia eta liburuez osatutako liburutegi handi bat. Honez gain, bertan klase magistralak eta mintegiak ematen dira eta osasun arloarekin zerikusia duten ikasgaietako praktiketako batzuk ere bertan burutzen dira.
Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa 1982. urtean fundatu zuen José Luis Gotik eta, gaur egun, Anton Erkoreka irakaslea da zuzendaria.