Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mediterraneoko dieta adindunen gaitasun mentala hobetzeko baliagarria izan daiteke

Dokumentuaren akzioak

Mediterraneoko dieta adindunen gaitasun mentala hobetzeko baliagarria izan daiteke

2013/05/21 - Unibertsitatea.net
Universidad de Navarrak egin du ikerketa eta gaixotasun kardiobaskularrik gabeko 55 eta 80 urte bitarteko 522 gizon-emakumek parte hartu dute.

Universidad de Navarrak egin duen ikerketa baten arabera mediterraneoko dieta adindunen gaitasun mentala hobetzeko baliagarria izan daiteke.

Gaixotasun kardiobaskularrik gabeko 55 eta 80 urte bitarteko 522 gizon-emakumek parte hartu dute ikerketan. Hala ere, denek zuten arrisku baskularren bat 2. motako diabetea izateagatik edo ondorengo arrisku faktoreetatik hiru izateagatik: hipertentsioa, kolesterol arazoak, gehiegizko pisua, tabakismoa edo familian gaixotasun kardiobaskularren historia izatea.

Parte hartzaileek hiru dieta zituzten hautatzeko: mediterraneoko dietan oinarritutakoa oliba-olio birjina estrarekin, mediterraneoko dietan oinarritutakoa fruitu lehorrekin eta bihotzekoak edo iktusak prebenitzeko normalean erabiltzen den gantz gutxiko dieta jarraitzeko kontrol talde bateko kide izatea.

6,5 urtera funtzio kognitiboak baloratzeko probak egin zizkieten eta emaitzek erakutsi zuten mediterraneoko dieta jarraitu zituztenen emaitzak hobeak izan ziren besteenak baino:

  • 60 parte hartzailek kalte kognitibo arinak garatu zituzten: 18 dieta mediterraneoa+olioa hautatu zuten taldekoak, 19 dieta mediterraneoa+ fruitu lehorrekin taldekoak eta 23 kontrol taldekoak.
  • 35 parte hartzailek dementzia garatu zuten: 12 dieta mediterraneoa+ olioa taldekoak, 6 dieta mediterraneoa+fruitu lehorretakoak eta 17 kontrol taldekoak.

 

Emaitza hauek ez dira adindun guztiengan aplikagarriak baina ikerlariek orokorrean dieta mediterraneoak adindunen gaitasun mentala hobetzen lagundu dezakeela uste dute.

Ikerketa on line argitaratu da Journal of Neurology Neurosurgery and Psychiatry gunean.