Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Munduko erakusketarik onena Iruñean dago New York-eko core77 sarien arabera

Dokumentuaren akzioak

Munduko erakusketarik onena Iruñean dago New York-eko core77 sarien arabera

2013/06/20 - Unibertsitatea.net
Universidad de Navarran ikasitako Antonio Vaillo eta Juan Luis Irigarayk zuzentzen duten estudioaren erakusketa da saritua eta Iruñeko katedrala osatzen duten inguruetan gauzatzen da.

New York-eko core77 diseinu lehiaketak Iruñeko Vaillo+Irigaray arkitekto estudioaren Occidens erakusketa munduko erakusketarik onena izendatu du.

Arkitekto estudioa Universidad de Navarran ikasitako Antonio Vaillo eta Juan Luis Irigarayk osatzen dute eta erakusketa Iruñeko Katedrala osatzen duten inguruetan gauzatzen da.

4.500 metro karratu dituen erakusketak mendebaldeko historiaren gaineko ibilbidea proposatzen du eta bertan ikusgai daude besteak beste indusketa arkeologiko berriak, Jauregi Erromanikoko Aretoak, XII. mendeko Artzapezpikuaren Jauregiko gelak eta XIV. mendeko Artxidiakonoaren Jauregiko eraikuntzak.