Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitateko titulazioen eskumen osoa Unibasq-ek izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitateko titulazioen eskumen osoa Unibasq-ek izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak

2013/07/18 - Unibertsitatea.net
Espainiako Gobernuak Aneca eta Unibasq agentzien lanen bikoizketak ekiditeko Unibasq Euskal unibertsitate sistemaren kalitate agentzia desagerraraztea proposatu du. Jaurlaritzak ordea ez du horren alde egingo.

UPV/EHUk, Deustoko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak titulu berriak eskaintzeko eta daudenak berritzeko bi erakunderen onarpena behar dute: Unibasq-ena (Eusko Jaurlaritzaren menpe dago) eta Aneca-rena (Espainiako Gobernuaren menpe dago).

Espainiako Gobernuak bi agentzien lanen bikoizketak ekiditeko Unibasq Euskal unibertsitate sistemaren kalitate agentzia desagerraraztea proposatu du.

Jaurlaritzak ordea, Unibasq-ek 2014ko martxorako Europako Kalitate Agentzien Sarearen (ENQA) homologazioa lortzea nahi du. Honela, titulazioen eskumen guztia izango luke eta bi agentzien lan bikoizketak saihestuko lirateke.

 

(Iturriak: Argia, Deia, Diario Vasco)