Dokumentuaren akzioak
Kriminologia-zientzien arloan ikertzeko lehiaketa ikerlari gazteentzat
2013/06/25 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak deitu du sariketa eta kriminologiaren alorrean ikertu nahi duen 35 urtetik beherako ikerlariei dago zuzenduta.
UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak Pinatel Ikerketa Sariaren 7. edizioa deitu du.
Sariketak kriminologiaren esparruarekin lotutako ezagutzak ulertzen eta hobetzen lagunduko duen zientzia-lanik onena sarituko du eta 35 urtetik beherako ikerlariei dago zuzenduta.
Lanak irailaren 13a aurretik aurkeztu behar dira eta parte hartzeko oinarriak Jean Pinatel VII. Ikerketa Saria PDFan aurkituko dituzu.