Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Suitzako "Ecole Hoteliere de Lausanne" campuseko handitze lanetarako proposamena aurkeztuko dute Universidad de Navarrako ikasleek

Dokumentuaren akzioak

Suitzako "Ecole Hoteliere de Lausanne" campuseko handitze lanetarako proposamena aurkeztuko dute Universidad de Navarrako ikasleek

2013/07/03 - Unibertsitatea.net
Eskola, bere esparruko munduko eskolarik zaharrena eta ospetsuena da eta gauzatu nahi dituen zabalkuntza lanetarako munduko ikasleen lanak hartu nahi izan ditu kontuan. Horretarako 9 ikasle talde ari dira beraien proposamenak aurkezten.
Suitzako "Ecole Hoteliere de Lausanne" campuseko handitze lanetarako proposamena aurkeztuko dute Universidad de Navarrako ikasleek

Irudia: EHL

Universidad de Navarrako Arkitektura Eskolako sei ikasle Ecole Hoteliere de Lausannen (EHL) daude campusaren handitze lanetarako beraien proposamenak aurkezten.

EHL, bere esparruko munduko eskolarik zaharrena eta ospetsuena da eta gauzatu nahi dituen zabalkuntza lanetarako munduko ikasleen lanak hartu nahi izan ditu kontuan.

Hori dela eta, Universidad de Navarrako sei ikasle, José Manuel Pozo irakaslearen gidaritzapean, Suitzan daude munduko beste zortzi ikasle talderekin batera beraien proiektuak aurkezten.

EHLk talde hauetako baten lana aukeratuko du eta proiektua Richter Dahl Rocha estudioak gauzatuko du.