Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ínsula aldizkari ospetsuak gaur egungo euskal literaturaren monografikoa jaso du: "Literatura vasca: Puertos Abiertos"

Dokumentuaren akzioak

Ínsula aldizkari ospetsuak gaur egungo euskal literaturaren monografikoa jaso du: "Literatura vasca: Puertos Abiertos"

2013/06/17 - Unibertsitatea.net
Aldizkarak 1998an egin zuen euskal literaturari buruzko lehenengo monografikoa eta maiatzeko zenbakian 2000. urtetik honako euskal literaturaren aurkezpena egiten du.
Ínsula aldizkari ospetsuak gaur egungo euskal literaturaren monografikoa jaso du: "Literatura vasca: Puertos Abiertos"

Irudia: UPV/EHU

1946an sortu zen literaturari buruzko Ínsula aldizkari ospetsuaren maiatzeko zenbakiak (797. zenbakia) gaur egungo euskal literaturaren monografikoa jasotzen du: Literatura Vasca: Puertos Abiertos.

Aldizkariak 1998an egin zuen euskal literaturari buruzko lehenengo monografikoa eta maiatzeko zenbakian 2000. urtetik honako euskal literaturaren aurkezpena egiten du.

Gaur egungo euskal literaturaren ikuspegi zabala ematen dute artikuluek eta UPV/EHUko LAIDA (Literatura eta identitatea) ikerketa taldeak egin ditu Universidad Nacional de La Platako (Argentina) Mariela Sánchez eta Michigan State Universityko (AEB) Joseba Gabilondo irakasleekin batera.

Lanak bi taldetan banatu dira:

  • Azken urteotako Euskal Literaturaren Historiaren ondorioak laburbiltzen dituzten lanak: euskal nobela eta poesiaren (Jon Kortazar eta Javi Rojo), ipuinaren (Álvaro Rabelli), haur eta gazte literaturaren (Xabier Etxaniz) eta itzulpenaren (José Manuel López Gaseni) mapak eta ikuspegi orokorra (Joseba Gabilondo) egiten dira.
  • LAIDAk beste lan batzuetan jorratutako gaiak: memoria historikoa  (Amaia Serrano, Mariela Sánchez), emakume idazleen presentzia gaur egungo sorkuntzan (Iratxe Esparza), nortasuna eta literatura gaia Harkaitz Cano eta Kirmen Uriberengan (Paulo Kortazar) eta Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobela argitaratu berria (Iñaki Aldekoa).