Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko ikasle talde batek 44. postua lortu du "Google Online Marketing Challenge" lehiaketan

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko ikasle talde batek 44. postua lortu du "Google Online Marketing Challenge" lehiaketan

2013/09/12 - Unibertsitatea.net
Lehiaketaren 5. edizioak 2.453 taldetan banatutako 84 herrialdetako ia 10.000 ikasle bildu ditu.

Google Online Marketing Challenge lehiaketaren 5. edizioak 2.453 taldetan banatutako 84 herrialdetako ia 10.000 ikasle bildu ditu. Bertan UPNA/NUPeko ikasle-talde batek munduko 44 talde onenen artean sailkatzea lortu du.

Lehiaketako parte hartzaileek Google Adwords erabilita on line egiten den publizitate eta marketin zuzeneko kanpaina batean gastatzeko 250 dolar eskuratzen dituzte. Hiru astetan egin behar dute lana eta horretarako talde bakoitzak tokiko enpresa bat aukeratu behar du Interneten bidezko marketin kanpaina diseinatu eta garatzeko.

UPNA/NUPeko ikasle taldeak Chollón deskontu kupoien salmentan espezializatutako on line enpresa batentzat diseinatu zuen kanpaina eta lanarekin, munduko 44 talde onenen artean sailkatzea lortu du.

(Albistearen iturria UPNA/NUP)