Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Software librearen inguruko hiru biltzar hartuko ditu Bilbok uztailean

Dokumentuaren akzioak

Software librearen inguruko hiru biltzar hartuko ditu Bilbok uztailean

2013/07/10 - Unibertsitatea.net
300 garatzaile baino gehiagok parte hartuko bertan eta UPV/EHUren Bizkaia Aretoan eta Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan ospatuko dira aldi berean.

Uztailaren 11tik 19ra Bilbok software librearen inguruko hiru biltzar hartuko ditu: Akademy 2013, Qt Contributors Summit eta Akademy-es.

300 garatzaile baino gehiagok parte hartuko bertan eta UPV/EHUren Bizkaia Aretoan eta Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan ospatuko dira aldi berean.

Ekitaldiok garapenaren nazioarteko KDE eta Qt komunitateek antolatu dituzte Itsas eta e-ghost taldeekin batera (software librea sustatzeko UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko taldeak, hurrenez hurren).

Informazio gehiago UPV/EHUren gunean aurkituko duzu: Bilbo, software librearen munduko hiriburua.