Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa" doktore-tesia aurkeztu du Urtzi Ruiz de Azuak

Dokumentuaren akzioak

"DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa" doktore-tesia aurkeztu du Urtzi Ruiz de Azuak

2013/07/12 - Unibertsitatea.net
Irakasle lanetan zebilela kezkagarria iruditzen zitzaion gazte askok euskararekiko erakusten zuten jarrera eta motibazioa. Horrek eraginda alderdi kognitiboa, afektiboa eta jokabidezkoa uztartzen dituen galdetegia eratu du.
"DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa" doktore-tesia aurkeztu du Urtzi Ruiz de Azuak

Irudia: UPV/EHU

Urtzi Ruiz de Azua Euskal Filologoa da eta urteak daramatza DBH eta Batxilergoko ikasleei eskolak ematen.

Irakasle lanetan zebilela kezkagarria iruditzen zitzaion gazte askok euskararekiko erakusten zuten jarrera eta motibazioa eta horrek eraginda "DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa" izeneko doktore-tesia egin du.

Egileak alderdi kognitiboa, afektiboa eta jokabidezkoa uztartzen dituen galdetegia eratu du eta besteak beste ikusi du:

  • euskararekiko jarrera linguistiko positiboenak erakusten dituzten ikasleek euskara ikasteko motibazio akademiko altuagoa, autokontzeptu akademiko handiagoa eta beraien errendimendu akademikoan emaitza hobeak erakusten dituztela.
  • D eredu linguistikoan matrikulatutako ikasleek euskararekiko jarrera linguistiko positiboenak adierazten dituztela eta A ereduan matrikulatutakoek, berriz, negatiboenak.


Honela, euskararen normalizaziorako pausoak emateko gizartea jarrera linguistiko egokietan hezteak duen garrantzia defendatu du.

Tesiaren gaineko informazio gehiago hemen aurkituko duzu.