Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Felix Goñi katedradunak lipidoen arloko Europako ikerketa onenaren Avanti saria jasoko du

Dokumentuaren akzioak

Felix Goñi katedradunak lipidoen arloko Europako ikerketa onenaren Avanti saria jasoko du

2013/07/16 - Unibertsitatea.net
Felix Goñi katedradunak lipidoen arloko Europako ikerketa onenaren Avanti saria jasoko du

Irudia: UPV/EHU

Felix Goñi UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko katedradunak eta Biofisika Unitateko zuzendariak jasoko du lipidoen arloko Europako ikerketa onenaren Avanti saria.

Lipidoen alorreko mundu mailako sari garrantzitsuena da eta orain arte Amerikako Biophysical Society-k ematen zuen arren, aurten, Biofisika Sozietateen Europako Elkarteak (EBSA) ere emango du.

Sari berri honen helburua da lipidoen biofisika ulertzeko Europako ekarpen zientifiko garrantzitsuenak ezagutzea, metabolismoa, entzimologia, egitura eta mintzak barne.

Avanti sariak "heriotza zelular programatua" eragiten duten mintz zelularren zenbait lipidori buruzko Goñiren lana sarituko du. Izan ere, enbrioi garapenean eta minbiziaren aurkako defentsa naturaletan funtsezko prozesua da.

Saria Lisboan egiten ari den Biofisikako Europako IX. Biltzarrean emango diote Goñiri eta eskuartean dituen ikerketen gaineko hitzaldia eskainiko du.