Dokumentuaren akzioak
Ikerlari gazteak aholkatuko ditu Gurutz Jaureguik
2013/05/15 - Unibertsitatea.net
Hitzaldia maiatzaren 22an ospatuko da Donostian eta giza, lege eta gizarte zientzietako gazte ikertzaileei egongo da zuzenduta.
Datorren maiatzaren 22an giza, lege eta gizarte zientzietako gazte ikertzaileentzako hitzaldia antolatu du Carlos Santamaria Zentroak: Gurutz Jaureguiren aholkuak ikerlari gazte bati.
Gurutz Jauregui, UPV/EHUko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna eta giza eta gizarte zientzietako 2004ko ikerketako Euskadi sariduna da.
Hitzaldia 12.30etan izango da Carlos Santamaria Zentroko auditorioan edo erakusketa gelan (izen-ematearen arabera) eta doakoa den arren bertaratzeko izena eman behar da santamaria@ehu.es helbidean.