Dokumentuaren akzioak
Euskal Klima Aldaketarako BC3 zentroa Europako zentrorik onena izendatu dute
2013/06/28 - Unibertsitatea.net
Klima aldaketaren ekonomia eta politika arloan erreferenteak diren erakundeak saritu ditu ICCG (International Center for Climate Governance) zentroak eta Europa mailako irabazlea Bilboko BC3 zentroa izan da.
ICCG (International Center for Climate Governance) zentroak klima aldaketaren ekonomia eta politika arloan erreferenteak diren erakundeak saritu ditu.
Honela, "ICCG Climate Think Tank Ranking"-aren bidez Euskal Klima Aldaketarako BC3 zentroa Europa mailako irabazlea izan dela jakinarazi dute. Mundu mailakoa berriz, AEBetako Belfer Center for Science and International Affairs zentroa.
BC3 35 pertsonako lan taldeak osatzen duen ikerketa-zentroa da eta bere helburu nagusia klima aldaketaren zergatiei eta ondorioei buruzko epe luzerako ikerketa ahalbidetzea da.