Dokumentuaren akzioak
Mondragon Unibertsitateak I. Enplegu eta Formazio Azoka antolatu du
2013/06/04 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateak Enplegu eta Formazio Azokaren 1. edizioa antolatu du ekainaren 6an Arrasaten. 4 gune izango ditugu: Enpresa eta erakunde gunea, Lan poltsa eta beka gunea, Elkarrizketa gunea eta Formazio gunea.
Mondragon Unibertsitateak I Enplegu eta Formazio Azoka ospatuko du MONDRAGON korporazioaren babesarekin.
Ekainaren 6an ospatuko da Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Gunean duen eraikin berrian eta 4 gune izango ditugu:
- Enpresa eta erakunde gunea: 20 enpresa eta erakunderen stand-ak egongo dira eta beraietan curriculuma uzteko aukera egongo da. Bertaratuko diren enpresak hauek dira: Alecop, Arizmendi Ikastola, Batz, CAF, Caja Laboral, Cikautxo, Danobat Group, Decathlon, Eitb, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Novia Salcedo Fundazioa, Hekimen Elkartea, IK4, Ingeteam, Ingroup Consultoría, Irizar, LKS-TSI, Mondragon Unibertsitatea, Olabide Ikastola, Orona eta San Viator Ikastola.
- Lan Poltsa eta beka gunea: Gune honetan hauek parte hartuko dute: Novia Salcedo Fundazioa, MUkide (Mondragon Unibertsitateko Ikasle Ohien Elkartea) eta Mondragon Unibertsitateko Enplegurako Orientazio Zerbitzua aurkituko dituzu.
- Elkarrizketa gunea: Gune hau, Mondragon Unibertsitateko ikasle eta ikasle ohientzat propio prestatutakoa da.
- Formazio gunea: Ikasten jarraitzeko interesa duten bisitarientzako gunea. Bertan Mondragon Unibertsitatearen eskaintza erakutsiko da.
Azoka hau interesa duen edonori dago zuzenduta eta ekainaren 6an ospatuko da arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara.