Dokumentuaren akzioak
Garatu programan UEUk ematen dituen ikastaroetan izena emateko epea ireki da
2013/05/24 - Unibertsitatea.net
UEUk, Garatu irakasleen etengabeko prestakuntza planean emango dituen bost ikastarotan izena emateko epea ireki da. Maiatzaren 30a da azken eguna.
UEUk, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Garatu irakasleen etengabeko prestakuntza planean hainbat ikastaro eskaintzen ditu.
Hauetako batzuetan matrikulatzeko epea ireki da, hona hemen:
- 781- Bioteknologia: orainaldia eta etorkizuna
- 788- Memoria historikoaren lanketa DBHn; proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologikoaren bidez
- 792- Fisika eta kimikako lan praktikoak laborategian
- 922- Nola sortu irakaslearen PLEa, ikaskuntzarako ingurune pertsonalizatua?
- 928- Ubuntu
Izena emateko epea maiatzaren 30ean bukatzen da eta horretarako bi bide dituzue:
- Hezkuntza Sailaren web gunetik.
- Eskaera Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura eramanda edo posta arruntez bidalita.
Informazio gehiago UEUren jarduera akademikoaren blogean aurkituko duzue: UEU365