Dokumentuaren akzioak
Euskaltzaindiak eduki berria argitaratuko du bere webgunean: "Herri Literatura Jardunaldietako Antologia"
2013/05/29 - Unibertsitatea.net
Kontapoesia, herri-narratiba, ahozkotasuna, paremiologia, herri-antzerkia, euskal fraseologia, kantu laburrak eta herri-prosa eta ahozkotasunari buruzko testuak izango dira argitaratuko dituenak.
Euskaltzaindiako Herri Literatura batzordeak 1989 eta 2005 artean antolatutako jardunaldietan landutako hainbat gai argitaratuko ditu Euskaltzaindiak bere webgunean.
Jardunaldietan landutako gaiak kontapoesia, herri-narratiba, ahozkotasuna, paremiologia, herri-antzerkia, euskal fraseologia, kantu laburrak eta herri-prosa eta ahozkotasuna dira eta hauek "Herri Literatura Jardunaldietako Antologia" atalean jasoko dituzte.
Besteak beste, Juan Mari Lekuona, Antonio Zavala, Bernardo Atxaga, Jose Mari Satrustegi, Pello Esnal, Joxemari Aranalde, Jean-Louis Davant edota Joxe Ramon Zubimendiren testuak jasoko dira.
Ostiralean egingo dute aurkezpen ofiziala.