Dokumentuaren akzioak
Ilaski Serrano eta Aines Haristoy: Gu ere, UEU
UEUk martxoan abiatu zuen UEUren atxikimendu kanpaina: Ni, ere UEU eta bertan UEUrekin lotura estua duten hainbat pertsona ezagunek parte hartu dute: Juan Mari Arzak (Sukaldaria), Igor Elortza (Bertsolaria eta UEUko bazkidea), Gorka Otxoa (Aktorea eta UEUko bazkidea), Ilaski Serrano (Kazetaria eta UEUko bazkidea)...
Kanpaina 4 bideok osatzen dute, martxoan kaleratu zen lehena, "Dakiguna erakutsiko dizugu", apirilean bigarrena "Etorkizun on bat" eta orain hirugarrena plazaratu da, "Gaztetzen zaitu".
Bertan Ilaski Serrano eta Aines Haristoyk UEUko Udako Ikastaroetan izan duten esperientzia kontatzen dute.
Bestalde, hirugarren bideo hau partekatuz gero Udako Ikastaroetako matrikula bat eta UEUren liburu bi eskuratzeko aukera izango duzu. Horretarako UEUren FaceBook orriko laguna izan behar duzu. Zozketa ekainaren 6an egingo da.
Hemen duzu bideoa ikusgai: