Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako ikasleek 30 kreditu baliozkotuko dituzte Nafarroako unibertsitateetan

Dokumentuaren akzioak

Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako ikasleek 30 kreditu baliozkotuko dituzte Nafarroako unibertsitateetan

2013/05/17 - Unibertsitatea.net
2013/2014 ikasturtean jarriko da abian neurri berria eta UPNA/NUPen edo Universidad de Navarran graduko ikasketaren bat ikasiko dutenei dago zuzenduta.

Goi Mailako Lanbide Heziketa Zikloa duten ikasleek 30 kreditu baliozkotzeko aukera izango dute UPNA/NUPeko eta Universidad de Navarrako graduko ikasketetan.

Nafarroako Gobernuak bi unibertsitateekin egin duen hitzarmenak ahalbidetu du neurria eta 2013/2014 ikasturtean jarriko da abian.

Baliozkotzeak egoki aztertzeko jakintza esparru desberdinetako Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako adituek osatutako diziplinarteko bost batzorde aritu dira lanean.