Dokumentuaren akzioak
Ebaluazioaren esparruko mundu mailako 350 psikologo aditutik gora batuko dira Donostian
EAPA (European Association of Psychological Assessmen) elkarteak 2 urterik behin antolatzen duen European Conference on Psychological Assessment biltzarraren 12. edizioa (ECPA12) Donostian ospatuko da uztailaren 17tik 20ra.
Bertan, ebaluazioaren arloko munduko psikologo adituak bilduko dira, alegia, 5 kontinenteetako 45 herrialdeko 350 espezialistatik gora.
UPV/EHUko Psikologia Fakultateak hartuko du biltzarra eta aparteko garrantzia duten hainbat gai landuko dira egunotan. Esaterako duela hilabete eskas AEBetan argitaratu berri den DSM-5 buru-nahasteak sailkatzeko eskuliburuari buruzko mundu mailako lehenengo eztabaida profesionala egingo da. Kontuan hartu behar da esparruko eskuliburu erabiliena dela eta DSMren aurreko edizioa 1994koa dela.
Egitarau guztia ECPA12ren webgunean duzu.