Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal ikerlarien lanak gizarteratzeko lehiaketa twitterren: "Txiokatu zure tesia 6 mezutan"

Dokumentuaren akzioak

Euskal ikerlarien lanak gizarteratzeko lehiaketa twitterren: "Txiokatu zure tesia 6 mezutan"

2013/10/02 - Unibertsitatea.net
Lehiaketa 2011/2013 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikerlariei dago zuzenduta eta sari bi banatuko dira: 500€ eta 300€koa.

Unibertsitatea.net atariak "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa antolatu du azaroan.

Egitasmoarekin ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea lortu nahi dugu eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea.

Lehiaketa twitter bidez egingo da azaroaren 19an eta parte hartzaileek lortu behar dutena da beraien tesia 6 txiotan azaltzea. Ikerlarien txioak epaimahai batek baloratuko ditu eta sari bi banatuko dira: 500€ eta 300€koa.

Lehiaketa 2011/2013 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikerlariei dago zuzenduta eta parte hartzearen gaineko zehaztapen guztiak (parte hartzeko arauak, erabiliko dugun traola, sari banaketa ekitaldia...) urriaren 22an jakinaraziko dizkizuegu.

 

Izaera honetako lehenengo ekimena izango da euskaraz eta hori dela eta lehiaketan parte hartzera edo bere berri ematera animatu nahi zaituztegu! Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi ataria@ueu.org helbidera.

 

Informazioa eguneratu dugu: arauak, prozedura... jo ondorengo albiste honetara: "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketan parte hartzeko kontuan hartu behar duzuna.