Dokumentuaren akzioak
Etxean heztearen egoera juridikoa aztertu du Madalen Goiria doktoreak
Espainiako estatuko legeek arautzen ez duten errealitate bat aztertu du Madalen Goiria doktoreak bere tesian: etxean heztea.
Madalen Goiriak Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta egun UPV/EHUko irakaslea da. Bere tesian etxean heztearen gaia zein egoera juridikotan dagoen aztertu du eta baita deseskolatzearen arrazoiak zeintzuk diren.
Honez gain, seme-alabak etxean heztea hautatzen duten familiei irtenbide batzuk proposatzen dizkie, besteak beste, Flexi schooling edo denbora partzialeko heziketa deritzona. Eredua Britainia Handian sortu zen eta ikasleek ikastetxean jasotzen dute heziketaren parte bat eta gainerakoa etxean osatzen dute.
Etxean heztearen aitorpen faltak familiak egoera zailean jartzen dituela dio Goiriak eta irtenbidea Europako ordenamendu juridiko batzuetako araudiaren azterketatik etor daitekeela dio, haietan aukera hori onartuta dagoelako.
Madalen Goiria La opción de educar en casa blogaren egilea da.