Dokumentuaren akzioak
Aurpegiko keinuen indarra agerian utzi du Universidad de Navarrak kaleratu duen bideo batek
Besteak ulertzeko eta besteen emozio berberak sentitzeko giza-gaitasuna deskribatzen duen bideoa kaleratu du Universidad de Navarrak.
Lanak aurpegiko keinuen indarra azpimarratzen du eta erakutsi du besteen tristurak edo min fisikoak gure burmuineko enpatia neurtzeko balio duela.
Honela, gizonezkoek eta emakumezkoek besteen tristura edo mina desberdin bizi dutela utzi du agerian. Bai emakumezkoetan eta bai gizonezkoetan ezker hemisferioko guneak aktibatzen dira aurpegi alaien aurrean. Baina tristura edo mina adierazten duten aurpegien aurrean emakumeek intentsitate handiagoarekin erantzuten dute.
Ikerketaren gainerako ondorioak Universidad de Navarraren webgunean aurkituko dituzu eta hemen duzu kaleratu duten bideoa.