Dokumentuaren akzioak
UEUk udazkenerako 10 ikastaro antolatu ditu, erdiak on line
2013/09/13 - Unibertsitatea.net
Geogebra, ubuntu, moodle, jendaurreko komunikazioa... UEUk ireki du antolatutako udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea.
UEUk 10 ikastaro antolatu ditu udazkenerako. Horietatik erdiak on line eskainiko ditu eta beste erdiak ikasgelan, Eibarren duen Ikastetxe Nagusian.
Ikastaroetan izena emateko epea ireki da. Hona hemen eskaintza:
On line eskaintza:
- Geogebra aurreratua.
- Krisia eta kudeaketa publikoa Euskal Herrian
- Kultura arteko hezkuntzaren garapena
- Moodle 2.3-ren oinarrizko erabilera
- Ubuntu eta software librera sarrera
Ikasgelako eskaintza:
- Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen
- Eskola libre eta demokratikoak: gizarte aldaketarako tresna eta gako
- Isiltasuna gelan
- Jendaurreko komunikazioa
- Sormen-tailer aurreratua
Gipuzkoarrek matrikulan %35eko laguntza izango dute Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line lerroari emandako babesari esker.