Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 7 milioi euro eskuratu ditu Ikerbasquek 100 ikerlari gazte kontratatzeko

Dokumentuaren akzioak

7 milioi euro eskuratu ditu Ikerbasquek 100 ikerlari gazte kontratatzeko

2013/04/19 - Unibertsitatea.net
Ikerbasquek 100 ikerlari gazte kontratatuko ditu 2013-2017 artean Bruselan eskuratutako 7 milioi euroko laguntzarekin. Dagoeneko 25 ikerlari gazte eta 10 ikertzaile senior kontratatzeko deialdiak ireki ditu.

Europako Batzordeak Ikerbasque hautatu du Europa mailako zientziaren garapenerako ekimen onenetariko bezala.

Europako beste 60 proposamenen artean aukeratua izan da eta Bruselan eskuratutako 7 milioi euroko laguntzarekin 100 ikerlari gazte kontratatuko ditu 2013-2017 artean.

Dagoeneko 25 ikerlari gazte eta 10 ikertzaile senior kontratatzeko deialdiak ireki ditu:

25 ikertzaile gazte kontratatzeko deialdia

  • 3 eta 10 urte bitarteko ikerketa esperientzia duten zientzialari gazteak kontratatzeko deialdia da.
  • Ekainaren 30era arte dago deialdia irekita.
  • Eusko Jaurlaritzak Euskaditik kanpo lanean diharduten ikertzaile gazteak bueltatzea sustatu nahi du honekin, maila altuko ikertzaile gazteen harrobia bultzatuz.


10 ikerlari senior kontratatzeko deialdia

  • 10 urte edo gehiagoko ikerketa esperientzia duten 10 ikerlari senior kontratatzeko deialdia da.
  • Uztailaren 15era arte dago deialdia irekita.
  • Sortu zenetik, Ikerbasquek mundu guztiko 136 ikertzaile senior erakarri ditu.