Ziztu bizian
" Ikerkuntza espazialaren erronka teknologikoak: WSO-UV" hitzaldia emango du Ana Inés Gómez de Castro ikertzaileak datorren astean
Ana Inés Gómez de Castro doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasle titularra da eta baita bertako Astronomia Espazialeko ikertaldeko zuzendaria.
Bakarrizketa zientifikoak, umorea eta musika UPV/EHUk antolatutako Zientzia Clubean
Urriaren 21etik 23ra antolatu dituzte ekintzak Bilbon, Donostian eta Gasteizen. UPV/EHUko 8 ikertzailek 10 minututako monologo laburrak eskainiko dituzte besteak beste.
"Mars One" proiekturako hautagaia den José Vicente Díazek Aranzadik antolatutako XXIII. Astronomia Jardunaldietan parte hartuko du
Urriaren 21ean eta 22an ospatuko dira jardunaldiak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Gutxi prozesatutako patatak kontserbatzeko egungo sulfitoen erabilerari alternatibak bilatu dizkio UPNA/NUPeko Gloria Bobo Garcíak
14 egunez eta 4 Celsius graduko tenperaturan ahalik eta gutxien prozesatu diren pataten kalitatea gordetzeko alternatibetan egin du lan ikertzaileak bere doktorego-tesian.
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basea, UEUren ikasturte hasiera ekitaldian protagonista
Ekitaldia Bilboko Alondegian izango da 12etan eta streaming bidez eskainiko da. Bertan, besteak beste, Karmele Artetxek "Euskarazko produkzio eta komunikazio zientifikoaren argi-ilunak” hitzaldia eskainiko du.
Gehiegizko pisua eta hipertentsioa duen biztanleriari buruzko azterketa baterako boluntarioak behar ditu EHUk
Berezitasun horiekin dieta hipokalorikoa jarraitu duten pazienteetan ariketa fisiko aerobikoko programek nola eragiten duten ebaluatu nahi da ikerketarekin.
Amaia Arroyo: "Irakasleen formakuntzan teknologien erabilera egokia da sustatu behar dena"
Amaia Arroyo ikertzailea etorkizuneko irakasleen formazioan sarean izatearen, komunikatzearen eta ikastearen garrantzia lantzen dabil doktorego-tesian. Berarekin izan gara.
"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 2. edizioa azaroaren 18an ospatuko dugu: #txiotesia2
#txiotesia2 lehiaketa 2011/2014 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta eta sari bi banatuko dira: 500€ eta 300€koa.
Transplanteen Legearen 35. Urteurreneko Aparteko Saria irabazi du UPV/EHUko Carlos María Romeo Casabona katedradunak
Romeo Casabona irakaslea Organoen Erauzketa eta Transplanteari buruz indarrean dagoen 1979ko Legearen zirriborroaren egilea izan zen. Gaur jasoko du saria.
Lisa Randall fisikari ospetsuak hitzaldia emango du bihar UPV/EHUn: Big Questions in Physics
Lisa Randall partikulen fisikan eta kosmologian da aditua eta ekarpen garrantzitsuak egin ditu bi esparruetan.
Jesus Ugalde Kimika fisikoko katedradunaren hitzaldia Donostian: "Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai?"
Hitzaldia azaroaren 4an izango da arratsaldeko 19.30etan, Donostian.
Kimikaren esparruko 150 ikertzaile gazte bilduko dira bihar Bilbon
Kimikarien belaunaldi berriek burutzen dituzten ikerketei zabalkundea ematea da azaroaren 4tik 7ra ospatuko diren topaketen helburu nagusia.
"Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa. Egungo Ikerlerroak" jardunaldiko hitzaldien laburpenak Otarrean dituzu
Itziar Aduriz eta Ruben Urizarrek liburu batean jaso dituzte jardunaldian aurkeztu ziren hamasei lanetatik hamalau. Gainera Otarrea dokumentu biltegian jarri dituzte hitzaldien laburpenak guztion eskura.
Biodiesela ekoizteko proposamen berri bat: etanola eta katalizatzaile heterogeneoak erabiltzea
Inés Reyero Zaragoza ingeniari kimikoak biodiesela ekoizteko bide berriak ikertu ditu doktorego-tesian.
Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia Jardunaldiak hasiko dira datorren astean
San Telmo Museoan antolatu dituzten hitzaldiek etnografia, kultur antropologia eta lexikografia eta dialektologia izango dituzte ardatz.
"Patogeno berriak: legeria eta bere detekziorako teknikak" Jardunaldia azaroaren 20an
Elikagaien sektoreko eragileei merkaturatzen dituzten produktuei lotutako prozesuak eta produktu horiek ekar ditzaketen arriskuak hobeto ezagutzeko irizpideak ezarri nahi dizkie Europako legediak.
Arrantzaren eta ozeanografiaren esparruetan egindako euskal ikerketak aztergai Donostiako Aquariumean
Azaroaren 12ko jardunaldiarekin Odón de Buen itsas ikertzailea omendu nahi da. Lau hitzaldi antolatu dituzte.
Madalen Goiria: "Etxean hezteko aukera eskubide bat da eta legeztatu egin beharko litzateke"
Madalen Goiria zornotzarrak "homeschool"aren gaia lantzen dihardu azken urteetan. Doktorego-tesia gai honen inguruan jorratu du eta gaia lantzen duen bloga ere editatzen du.
Badugu #txiotesia2 lehiaketako epaimahaia!
Ainhoa Latatu, Iñaki Larrea, Itziar Aretxaga, Kike Amonarriz eta Koldo Garcia izango dira #txiotesia2 lehiaketako epaimahaikideak.
Nafarroako arro hidrografikoen higadura eta kutsadura aztertu ditu Rakel Gastesik tesian
Estatu Batuetako Nekazaritza Departamentuak garatutako “AnnAGNPS” eredua erabili du ikerketan. Aproposa nekazaritza jarduerak sare hidrografikoan duen eragina ebaluatzeko.
Apo lasterkariaren habitata berreskuratzeko boluntariotza jardunaldia antolatu du bihar Aranzadi Zientzia Elkarteak
Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunaren irizpideak kontutan hartuta Euskal Herriko anfibioen populazioen % 44a mehatxatuta dago.
Bihar da #txiotesia2: ikertzaile euskaldunen lanak gizarteratzeko lehiaketa
"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 2. edizioan 840 karakteretara laburtu behar dute ikertzaileek urteetako lana. 09.00-21.00 bitartean ospatuko da eta #txiotesia2 traolarekin jarraitzeko aukera egongo da.
#txiotesia2 lehiaketako 1. datuak: 15 ikertzailek hartu dute parte
Lehiaketak arratsaldeko 15.00ak bitartean eman dituen datuetako batzuk kaleratu ditugu: zenbat parte hartzaile, zein esparrutakoak...
46 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia2 lehiaketan
Irabazleak nortzuk diren azaroaren 26an jakingo da Donostian antolatu den Sari Banaketa Ekitaldian.
Biologoek hitzordua dute gaur Bilbon "Bioesperientziak" jardunaldietan
Biologoaren lanbidearen ezaugarriak eta biologiak berak gizarteari egindako ekarpenak ezagutaraziko dira gaur arratsaldeko 18.00etan.
Antzarraren migrazioa jarraitzeko ibilbidea sortu dute Europan zehar: "Antzarraren bidea"
Finlandia, Suedia, Danimarka, Alemania, Holanda, Belgika, Frantzia, Euskal Herria eta Espainiako inguru naturalak bisitatzeko aukera emango du "Antzarraren bidea"k.
2014an elkarrizketatutako euskal ikertzaileen elkarrizketak bildu ditugu: 18 guztira
Soziologia, informatika, kimika, publizitatea, matematika, ikus-entzunezkoak, biologia, zuzenbidea, astrofisika... hamaika gai, hamaika aurpegi, hamaika istorio interesgarri. Urtean zehar elkarrizketatu ditugun euskal ikertzaile gazteen elkarrizketak bildu ditugu.
Irrati-astronomia zer den erakusteko saioa antolatu du UPNA/NUPek asteazkenean
Interesa duen orori irekitako ekitaldia da eta astronomiaren esparru honek egiten dituen lanen berri ematea da asmoa.
#txiotesia2 lehiaketako irabazleak Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira
Itziar Gonzalez-Dios UPV/EHUko IXA Taldeko doktoregaia izan da "Txiolari ulergarriena". Eta 2012an doktorego-tesia aurkeztu zuen eta egun Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Eneko Bidegain "Txiolari originalena". Bestetik, 2. edizioko txiolari guztien txioak bildu ditugu "Txiotesia" deritzon atalean.
Bihar ezagutuko ditugu #txiotesia2 lehiaketako irabazleak
Jon Mattin Matxain ikertzaileak "Ikerketa buruan eta ibili munduan" hitzaldia emango du. 12etan Koldo Mitxelena Kulturunean.
#txiotesia2 lehiaketako irabazleen hitzak jaso ditugu bideo labur bitan
Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegainekin izan ginen Sari Banaketa Ekitaldiaren ondoren.
Unibertsitate aurreko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako ekimena abian da: Jakin-mina
Euskal Herriko 280 ikaslek parte hartuko dute eta UPV/EHU, UPNA/NUP, Universidad de Navarra eta hainbat ikertaldetako ikertzaile, irakasle eta katedradunen hitzaldiak entzuteko aukera izango dute.
Itziar Gonzalez-Dios: "Gizarteari zer ikertzen ari garen eta zer lortzen dugun adieraztea zor diogula ezin dugu ahaztu"
#txiotesia2 lehiaketako "Txiolari ulergarriena" elkarrizketatu dugu: Itziar Gonzalez-Dios. Egun zertan ari den eta epe laburrean zein asmo dituen galdetu dizkiogu besteak beste.
Doktorego-tesiak garatzen laguntzeko Azti Fundazioaren bekak
Itsas Ikerketako Unitatean eta Elikagaiak Ikertzeko Unitatean burutzeko zazpi beka dira eskaini dituenak. Izena emateko epea abenduaren 14an bukatzen da.
2015eko Udako Ikastaroetarako proposamenak egiteko deialdia egin du UEUk
43. edizioa izango da 2015ekoa eta ekainaren 29tik uztailaren 22ra ospatuko da Eibarren, Baionan eta Iruñean.
Gerra Zibileko Arkeologiari buruzko kongresua hartuko du Gasteizek abenduan
Abenduaren 9tik 13ra ospatuko da kongresua eta nazioarteko 44 hizlarik parte hartuko dute.
UPNA/NUPek hiri adimendunei eta material aurreratuei buruzko bi ikerketa institutu sortu ditu
SmartCities eta INAMAT institututekin masa kritikoa sortzea eta nazioarteko hedapena areagotzea lortu nahi da besteak beste.
Eneko Bidegain: "Bete-betean parte hartu zuen "Eskualduna" astekariak Ipar Euskal Herriko euskal gizartea frantsesten"
#txiotesia2 lehiaketako "Txiolari originalena" elkarrizketatu dugu: Eneko Bidegain. Egun zertan ari den eta epe laburrean zein asmo dituen galdetu dizkiogu besteak beste.
IkerGazte kongresua antolatuko du maiatzean UEUk
Maiatzaren 13tik 15era Durangon antolatuko den kongresurako ekarpenak egiteko epea zabalik dago otsailaren 16a arte.
Unibertsitatea.net oporretara doa urtarrilerarte!
Urtarrilera bitartean eguneratu gabe egongo dira Ziztu bizian albistegia eta Facebook eta @Uninet_ataria twitter kontuak. Hala ere, zuen esku geratzen dira Ikasleen txokoko iragarkiak, Otarreako apunteak, Blog komunitatea, Zer, non ikasi ikasketen bilatzailea, Txiotesia atala...
Otsailaren 16ra arte bidali daitezke IkerGazte kongresuan parte hartzeko artikuluak
Maiatzean ospatuko da UEUk antolatutako IkerGazte kongresua Durangon. Euskal ikertzaileak plazaratzea helburu, ekintza ezberdinez betetako hiru egun izango dira, maiatzaren 13, 14 eta 15 egunetan zehar hain justu.
Gosari teknologikoa Markina-Xemeinen
Dronen inguruko hitzaldi bat ospatuko da datorren astelehenean Markina-Xemeingo Leartiker zentruan.
Deustuko Unibertsitateak emakume teknologoentzako Ada Byron sariketaren bigarren edizioari ekin dio
Emakunderen laguntzarekin antolatzen den ekimen honen bigarren edizioan parte hartzeko epea otsailaren 12ra artekoa izango da
Euskararen arnasgunea babestu eta indartuko duen arkitektura juridiko berriaren beharra aztertuko dute Donostian
Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak eta Tresnak jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute, aurten, euskararen arnasguneen babesa aztertzeko helburuarekin.
Koldo Mitxelena saria jaso dute EHUko bost doktorek
Aurten IV. edizioa ospatu du bi urtetik behin ospatzen den sariketa honek
Maiatzean ospatuko da UEUk antolatutako IkerGazte kongresua Durangon
IkerGazte kongresuan parte hartzeko artikuluak otsailaren 16ra arte bidali daitezke.
Uhin elektromagnetikoek pertsonengan duten eragina aztertzeko simulazio eredua garatu dute tesi batean
Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakurri du tesi doktorala Erik Aguirrek eta eremu elektromagnetikoek pertsonengan daukaten eragina simulatzea izan da helburua
Ana Viñals: “Gero eta presoagoa izango den Interneta ezagutuko dugulakoan nago”
Ana Viñals 28 urteko bilbotarra da, Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua eta Kongresu, Ekitaldi eta Azoken Antolakuntzan masterrarekin. Karrera UPV/EHUn egin zuen eta masterra, aldiz, Deustuko Unibertsitatean. Borondatezko lana egitea da gehien gustatzen zaion gauzetako bat, bere denbora librea adindunei zein gazteenei teknologia digitalaren erabilera irakasten ematea.
Otsailaren 4a arte dago zabalik Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien bigarren edizioan izena emateko epea
Hamabost orduko iraupena izango dute jardunaldiek eta matrikula doakoa da
Zuhaitzak ezagutzeko tailerrak ospatuko dira hilean behin Deustuko Unibertsitatean
Euskal Irakaslegoaren eskutik ospatuko dira ekitaldiak eta Joxe Mari Landa Euskal Irakaslegoko irakaslea izango da hizlaria
IkerGazte Kongresura bidali behar diren artikuluen arauak eta ereduak ikusgai
Otsailaren 16ra arte dago zabalik maiatzean ospatuko den kongresuan aurkezteko artikuluak bidaltzeko epea
Basoen eta basogintzaren inguruko hausnarketa gunea antolatu da larunbaterako
UEUko egoitza akademikoan ospatuko da urtarrilaren 31an goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00ak bitartean
Martxan jarri da aurtengo Euspot euskarazko spot lehiaketaren edizio berria
Laugarrena da aurtengoa eta “Autoak eta pertsonak: elkarbizitza orekatua” da edizio honetarako aukeratu den leloa.
Ekaia aldizkarian artikuluak argitaratzeko epea maiatzaren 31ra artekoa da
Ekaia UPV/EHUk zientzia eta tekonologiaren inguruko artikuluak euskaraz argitaratzea ahalbidetzeko sortu zuen aldizkaria da eta oinarrizko formazio zientifikoa duten irakurleei bideratuta dago.
Kitosanoa, janaria estaltzeko material berria
Egun jakiak biltzeko erabiltzen ditugun materialak ordezkatzeko alternatiba ikertzen ari da UPV/EHUko ingeniari kimiko talde bat.
Otsailaren 16an bukatzen da IkerGazte kongresuan parte hartzeko artikuluen bidalketa epea
Maiatzaren 13 eta 15 artean ospatuko da UEUk antolatutako IkerGazte kongresua Durangon. Ekintza ezberdinez betetako hiru egun izango dira eta Euskal ikertzaileak plazaratzea du helburu.
"Euskaran inbertitzen dugunak, askotan babes nahikorik gabe geratzen gara"
UEUko zuzendaria den Iñaki Alegria Basque Research Gunearen itxieraz mintzatu da www.Unibertsitatea.net atarian duen blogean.
Daniel Carballo: "Ikerketa unibertsitate mundura mugatuta dagoela ikusten dut gehienbat "
Daniel Carballo 44 urteko Zumaiarra dugu, arkitektura estudio batean egiten du lan bere emaztearekin batera eta egun, Donostian bizi da. Hiru seme-alaba ditu eta arkitekturaz aparte, argazkigintza eta marraztea ere gustatzen zaio.
Euskara babestu eta indartzeko arkitektura juridiko berri bat beharrezkoa da
150 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu duten “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” II. jardunaldietan.
UPV/EHUko NanoBioCel taldeak jaso du SEFIG saria
Bi urtean behin banatzen du sari hori Farmazia Industrial eta Galenikoa Espainiar Elkarteak
IkerGazte kongresura artikuluak aurkezteko azken astea iritsi da
Otsailaren 16ra arte dago zabalik kongresuan parte hartzeko artikuluak bidaltzeko epea, aste hau da azkena, beraz. Maiatzaren 13 eta 15 artean ospatuko da Durangon eta ekintza ezberdinez betetako hiru egun izango dira
Britania Handian posible da hiru pertsonaren DNA duten enbrioiak sortzea
Hiru pertsonen material genetikoa duten haurrak izateko baimena eman du Britainia Handiko Parlamentuak teknika hori onartzen duen lehen herrialdea izanik.
Darwinen eguna ospatuko da gaur Bilbon, urtero legez
Hautespen sexualaren inguruko hitzaldiak ospatuko dira Bilboko bidebarrieta liburutegian arraltsako 7etan, gainera, sarrea doakoa da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Arrosadiko campuseko hegaztien gida aurkeztuko du bihar
Gorostidi Elkarteak egindako landa lan baten emaitza da eta Civicanen aurkeztuko da liburua.
NUPeko ikertzaile batzuek saria jaso dute sentsoreen eremuan ekarpenik onena egin dutelako
Sentsoreen komunikazio-sistema hobetu du ikerlari taldeak, haririk gabeko sareak barne-espazio konplexuetan ezartzeko.
Talde eta alor oso anitzetako 130 bat ikerlan jaso dira IkerGazte kongresurako
Uste zena baino oihartzun handiagoa izan du IkerGazteko artikulu bidalketak. Jende ezberdinaren ikerlanak jaso dira, hemengo zein nazioarteko unibertsitate eta ikerketa zentroetatik bidalitakoak, besteak beste.
Tesi baten arabera mendialdeko ardien esneak nutrizio kalitate handiagoa du
UPV/EHUko tesi bat da eta aztertu duenaren arabera, mendialdeko artzaintza eremuetako abereen esnearekin nutrizio kalitate handiagoko produktuak egin daitezke.
Amaia Alvarez: "Mikromatxismoaz aritzen gara tarteka, nahiz eta betiko matxismoak bizirik irauten duen"
Bilbokoa den arren Gasteizen bizi da Amaia Alvarez. Bertan burutu zituen Euskal Filologia eta Literatur zientzietako doktoretza eta gaur egun irakasle lanetan dihardu Hizkuntza eta literaturaren didaktika sailean. Katalina Eleizegiren antzezlanen gainean burutu zuen bere tesia, nazio eta genero identitateari begira jarri zen, ikerketa lerrotzat "Literatura eta generoa" eta "Diskurtsoa eta generoa" izanik.
Ikertzaile-talde batek satelite bidez neurtu du ozeanoen azidotasuna
Naizoarteko ikertzaileak dira teknika hori erabili dutenak eta mugak izan arren oso baliagarria da ozeanoen azidotasunari jarraipen bat egiteko.
“Neandertalak: amaierarik gabeko ikerketa” izeneko hitzaldia Bilbon
Bilboko Alondegian ospatuko da bihar 19:00etan eta sarrera doakoa da.
Aurrerapen gehiago grafenoaren ikerketan
Aurrerapausoak eman dira etorkizuneko material bezala ezagutzen den grafenoaren ikerketan, material hau aplikatzea ahalbidetzen duten bide berriak aurkitu baitira, besteak beste.
Maria Molina Intxaustegi arkeologoak jaso du V Premio Iberoamericano del Mar Cortes de Cádiz saria
Egun Texasen dihardu ikertzaile gonbidatu gisa eta Habanako XVIII. mendeko errege ontziola eta gudu portuei buruzko ikerketa bat egin du.
Zentral fotovoltaiko handietan potentzia gorabeherak simulatzeko gai den operadorea patentatu dute
Iñigo de la Parra industria-ingeniariaren doktoretza tesiko ekarpenetako bat izan da.
TXIOTESIA atala sortu dugu
Unibertsitatea.net atariak "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 2. edizioa antolatuko du. Egitasmoarekin ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea lortu nahi dugu eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea ere. Iazko txio eta txiolariak TXIOTESIA atal berrian bildu ditugu.
Unibertsitatea.net atariak diseinu moldagarria du
Unibertsitatea.net ataria doitu dugu gailu mugikorretan egoki ikusi eta bistaratu dadin, diseinu moldagarria inplementatuz.
ForoTechen III. Edizioa ospatuko da aste honetan zehar
Enpresak, unibertsitatea, ikasleak eta herritarrak biltzea du helburu eta bertan, Emakume Teknologoentzako Ada Btron 2015 saria emango da.
Zerealen biomasa satelite eta dronen bidez kalkulatzeko proiektu batean lan egiten ari da NUP
Ikerketa proiektuak, zerealen lehorreko laborantzan zein ureztatuan produzitzen den biomasa-kopurua kalkulatzea du helburu.
Udaberriko ikastaroen eskaintza
Prest daude Udako Euskal Unibertsitatean emango diren udaberriko ikastaroak.
Giza garuna handitzea eragiten duen gene bat eta gene erregulatzaile bat identifikatu dituzte
Gizakien garuna gainontzeko ugaztunena baino handiagoa izateko gakoa izan litezkeen geneak identifikatu dituzte bi ikerketa desberdinetan.
Asier Erramuzpe: “Erabat ezberdinak diren bi gairi buruz zerbait dakiten bi pertsona elkartzen direnean, elkarrekintza oso positiboak suertatu ohi dira”
Asier Erramuzpe Iruñeako informatika ingeniari bat da. Ingeniaritza Teknikoa eta Ingeniaritza Informatikoa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta ondoren, Ingeniaritza Biomedikoan trebatu bi master eginez. Joan den urtean Gurutzeta Ospitaleko BioCruces Zientzia eta Osasunerako Ikerkuntza Institutuan hasi zen lanean eta metodo aurreratuen ikerkuntzan dabil, hainbat gaixotasunen kuantifikazioa helburu eta epilepsian bereziki.
Jean-Marie Lehnek hitzaldi bat emango du Bilbon
Jean-Marie Lhen Kimikako Nobel saridunak hitzaldi bat emango du bihar Bilboko Guggenheim museoko areto nagusian.
UPV/EHUko IbeA ikerketa-taldearen arabera tomateak kutsatzaile metalikoetatik salbu geratzen dira
Landareak dira -frutaren eta esnekien ostean- hirugarren eligakai kontsumituenak Euskal Autonomi Erkidegoan, landareen artean gehien kontsumitzen dena tomatea izanik.
IkerGazte kongresurako onartutako lanen lehen zerrenda bat jakinarazi da
IkerGazte kongresuan parte hartzeko onartuak izan diren lehen ekarpenen berri eman da.
Saguei gertatu ez zaien zerbaiten esperientzia txertatzea lortu dute
Oroitzapenak txertatzeko esperimentuak egin dituzte laborategiko saguekin, oroimenari iruzur egin diezaioketela irakatsiaz.
IKERGAZTE: matrikulazio merkearen epea zabalik
Gaur zabaltzen da IkerGazte kongresuan izena emateko epea. Lehen matrikulazio epe hau, martxoaren 31a arte egongo da zabalik eta merkeagoa izango da apirilean baino.
Testua ahots pertsonalizatu eta intuitibo bilakatzeko aplikazio bat garatu du Aholab ikerketa-taldeak
UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Aholab taldeko ikerlariek garatu dute TTS Aholab izeneko aplikazioa.
Kanpamentu teknologikoak antolatu ditu Mondragon Unibertsitateak
Lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako kanpamentu teknologikoak izango dira eta Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko Kanpusean antolatuko dira.
Alazne Aizpitarte: “Gazte eta nerabeek kontrola jeloskortasunarekin lotzen dute, eta jeloskortasuna benetako maitasunarekin”
Azpeitiarra da Alazne Aizpitarte eta Psikologiako ikasketak bukatu ondoren, "Familia eta Bikote Terapia" masterra egin zuen. Ondoren, "Bikoteen Arteko Biolentzia" nazioarteko tesia burutu zuen. Gaur egun, nerabe eta gaztetxoen bikoteetan ematen diren bortxa zantzuak ekiditeko ikastaroak ematen dihardu.
UPV/EHUko ikerketa-talde bat alzheimerra goiz antzemateko sistema garatzen ari da
ELEKIN iker-taldea hizketaren bidez alzheimerra sasoiz antzemateko lanean ari da, dementziarekin lotutako patologiak detektatzen laguntzeko teknikak aztertzen ari dira.
Behiaren haragia osasungarriagoa izateko ikerketa bat aurkeztu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Inmaculada Gómez Bastidak behi-aziendaren haragia osasungarriagoa izateko ikerketa bat burutu du. Orain gutxi irakurri du NUPen horren inguruko doktoretza-tesia.
Ikerketa baten arabera europarren azalaren depigmentazioa hautespen naturalaren egokitzapenak eragindakoa da
UPV/EHUko Saioa Lopez da azalaren kolorearen inguruko ikerketa egin duena, eta azala argitzea eragiten duten bi mutazio identifikatu ditu.
Zuntz optikoa sentsore bezala erabili du ikertzaile batek bere doktoretza-tesian
Mikel Bravo Achak sentsore bezala erabili du zuntz optikoa beste sentsore bat neurtzeko, urrutiko neurketa bat egitea lortu du.
Onddo batzuk gauez dir-dir egiteko gai dira
Brasil eta Ameriketako Estatu Batuetako ikerlari talde batek argitaratu duen artikuluan aipatzen denez, zomorroak erakarri eta esporak zabaltzen laguntzeko erabiltzen dute onddoek distira.
Bikote ereduak aztertzen dituen tesi bat aurkeztu dute UPV/EHUn
Amaia Agirre Miguelezek aurkeztu du bikote ereduen inguruko doktorego-tesia, horretarako, harreman eredu ezberdineko pertsonak aztertzen ahalegindu da.
IKERGAZTE: matrikulazio merkearen epea bukatzear
Bukatzear dago lehen matrikulazio epe hau, bihar bertan amaitzen baita. Apirilean matrikulazio arrunta irekiko da, garestiagoa.
Saturnoren egun batek zenbat irauten duen zehaztu dute
Israelgo ikertzaile batzuek Saturnoren egun batek zenbat irauten duen neurtu dute metodo berri bati esker.
IKERGAZTE: Bigarren matrikulazio epea
Gaur zabaltzen da IkerGazte kongresuan izena emateko bigarren matrikula epea. Bigarren epe honek, apirilaren 1etik 3era arte iraungo du eta aurrekoa baino garestiagoa izango da. Hala ere, Udako Euskal Unibertsitatean bazkidetuz gero, merkeagoa izango da.
Paleolitoko gizarteen artean interakzioa zegoela ondorioztatu du ikerlari talde batek
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurreko taldeak egindako azterlan monografikoaren arabera, bazegoen harremanik Paleolitoko gizarteen artean.
Nafarroako ahozko tradizioari eta hizkuntza berezitasunen inguruko liburu digitala aurkeztu du NUPek
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzalaritza ikerketa taldeak argitaratu du liburua Patxi Salaberrik koordinatuta.
Sortzetiko bihotz-gaixotasunak izateko arriskua amaren adinari lotuta dago ikerketa baten arabera
Washington Unibertsitateko ikertzaile talde batek jakinarazi duenaren arabera, sortzetiko bihotz-gaixotasunak ez daude obuluari lotuta, amaren adinari baizik.