Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Otsailaren 16an bukatzen da IkerGazte kongresuan parte hartzeko artikuluen bidalketa epea

Dokumentuaren akzioak

Otsailaren 16an bukatzen da IkerGazte kongresuan parte hartzeko artikuluen bidalketa epea

2015/02/03 - Unibertsitatea.net
Maiatzaren 13 eta 15 artean ospatuko da UEUk antolatutako IkerGazte kongresua Durangon. Ekintza ezberdinez betetako hiru egun izango dira eta Euskal ikertzaileak plazaratzea du helburu.

Artikuluak easychair plataformaren bidez bidali beharko dira otsailaren 16a orduko, eta Giza Zientziak, Gizarte-Zientziak, Zientzia Zehatzak, Natur Zientziak, Ingeniaritza, Arkitektura edota Osasun alorrekoak izango dira.

Edozein alorretako ikertzaileek elkar ezagutu eta beraien burua ezagutarazteko aukera paregabea izateaz gain, euskaraz burututako tesiak edota ikerkuntza-proiektuak ezagutzera emateko erakusleihoa ere bada, beraz, ekarpenik izanez gero bidali iezaguzu zalantzarik gabe!

Bidali beharreko lanen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, kongresuaren web orrialdean aurkituko duzu informazio guztia: www.ueu.eus/ikergazte.

IkerGaztez gehiago jakiteko, ordea, hona hemen arduradunetako bat den Miren Josu Omaetxebarriaren azalpen bideoa.