Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gutxi prozesatutako patatak kontserbatzeko egungo sulfitoen erabilerari alternatibak bilatu dizkio UPNA/NUPeko Gloria Bobo Garcíak

Dokumentuaren akzioak

Gutxi prozesatutako patatak kontserbatzeko egungo sulfitoen erabilerari alternatibak bilatu dizkio UPNA/NUPeko Gloria Bobo Garcíak

2014/10/22 - Unibertsitatea.net
14 egunez eta 4 Celsius graduko tenperaturan ahalik eta gutxien prozesatu diren pataten kalitatea gordetzeko alternatibetan egin du lan ikertzaileak bere doktorego-tesian.
Gutxi prozesatutako patatak kontserbatzeko egungo sulfitoen erabilerari alternatibak bilatu dizkio UPNA/NUPeko Gloria Bobo Garcíak

Irudia: www.unavarra.es

Gloria Bobo García UPNA/NUPeko ikertzaileak ahalik eta gutxien prozesatu diren pataten kalitatea 14 egunez mantentzeko metodo berriak proposatu ditu bere doktorego-tesian.

Horretarako, pataten kontserbaziorako erabiltzen diren sulfitoen erabilerari alternatibak proposatu dizkio. Sulfitoak egun erabiltzen diren kontserbatzaile nagusietakoa da, hala ere, osasun arazoak sor ditzakeela eta debekatuta dago zuzenean kontsumitu daitezkeen elikagaietan erabiltzea (fruta, barazkiak...). Hala ere, patatak gordinik kontsumitzen ez direnez hauen kontserbaziorako erabiltzen jarraitzen da.

Hori dela eta, 14 egunez eta 4 Celsius graduko tenperaturan ahalik eta gutxien prozesatu diren pataten kalitatea gordetzeko alternatibetan egin du lan Bobo Garcíak bere ikerketan.

Irakurri albiste guztia UPNA/NUPen webgunean.