Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa. Egungo Ikerlerroak" jardunaldiko hitzaldien laburpenak Otarrean dituzu

Dokumentuaren akzioak

"Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa. Egungo Ikerlerroak" jardunaldiko hitzaldien laburpenak Otarrean dituzu

2014/11/04 - Unibertsitatea.net
Itziar Aduriz eta Ruben Urizarrek liburu batean jaso dituzte jardunaldian aurkeztu ziren hamasei lanetatik hamalau. Gainera Otarrea dokumentu biltegian jarri dituzte hitzaldien laburpenak guztion eskura.

UEUko Hizkuntzalaritza Sailak "Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa. Egungo Ikerlerroak" jardunaldia antolatu zuen 2013ko uztailean.

Hizkuntza aztergai duten ikertzaileek elkarren lanen berri izateko eta diziplinarteko elkarlanari ateak zabaltzeko gunea izan zen eta esparru desberdinetako hamasei lan aurkeztu ziren.

Orain, Itziar Aduriz eta Ruben Urizarrek hitzaldi horietatik hamalau liburu batean jaso dituzte: "Euskal Hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro".

Gainera hitzaldi horien laburpenak eskura jarri dituzte Otarrea dokumentu-biltegian: "Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa. Egungo Ikerlerroak jardunaldiko hitzaldien laburpenak (UEU)".