Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zuhaitzak ezagutzeko tailerrak ospatuko dira hilean behin Deustuko Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Zuhaitzak ezagutzeko tailerrak ospatuko dira hilean behin Deustuko Unibertsitatean

2015/01/26 - Unibertsitatea.net
Euskal Irakaslegoaren eskutik ospatuko dira ekitaldiak eta Joxe Mari Landa Euskal Irakaslegoko irakaslea izango da hizlaria

Inguruan dauzkagun zuhaitzak ezagutzera ematkeo asmoz, 15 minutu iraungo duten tailertxoak antolatu ditu Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoak. Hilabetean behin antolatuko dira eta mendi eta basoetako zuhaitzen berri kontatuko du Joxe Mari Landak.

Maiatzean, gainera, unibertsitateko lorategia eta Bilboko Kasilda parkea bisitatuko dituzte, hango zuhaitzak ze motatakoak diren eta nola identifikatu daitezkeen ikasteko tailer praktikoak izango dira horiek.

Bihar ospatuko da lehenengoko saioa Bilboko Campuseko Euskal Irakaslegoko 036. gelan, eta ez dago izenik eman beharrik, ikasteko gogoa izatea eta bertan agertzea dira eskakizun bakarrak.