Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Otsailaren 4a arte dago zabalik Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien bigarren edizioan izena emateko epea

Dokumentuaren akzioak

Otsailaren 4a arte dago zabalik Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien bigarren edizioan izena emateko epea

2015/01/23 - Unibertsitatea.net
Hamabost orduko iraupena izango dute jardunaldiek eta matrikula doakoa da

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk elkarlanean antolatutako jardunaldiak izango dira eta egun bitan ospatuko dira, otsailaren 5 eta 6an, hain justu. “Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak eta Tresnak” izena du jardunaldiak eta Donostiako UPV/EHUren Carlos Santamaria eraikinean jazoko da.

Bertan, hirigintzaren eta euskararen arteko erlazioan gehiago sakontzeaz aparte, euskararen arnasgune eta ezinbestekoak diren bihotz-guneak babesteaz eta zabaltzeaz hausnartuko da. Horretaz aparte, bihotz-gune horiek zabaltzea helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriez ere hitz egingo da, horren inguruan.

Jardunaldien nondik norakoez gehiago jakiteko, hemen uzten dizkizuegu Unai Fernandez de Betoño eta Paul Bilbaoren bideo bana.



Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiak '15, Unai Fernandez De Betoño (UEU) from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiak '15, Paul Bilbao Sarria (Kontseilua) from Euskararen Kontseilua on Vimeo.