Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gosari teknologikoa Markina-Xemeinen

Dokumentuaren akzioak

Gosari teknologikoa Markina-Xemeinen

2015/01/14 - Unibertsitatea.net
Dronen inguruko hitzaldi bat ospatuko da datorren astelehenean Markina-Xemeingo Leartiker zentruan.

Datorren astelehenean, urtarrilak 19, Gosari Teknologiko bat ospatuko da Markina-Xemeinen kokatzen den Leartiker ikerketa zentruan. Goizeko 9:30etatik eguerdiko 12:00ak bitartean izango da, Lea Artibaiko Berrikntza Guneko Auditoriumean, Xemein etorbidea 12.ean.

 

Bertan, etorkizunean ezinbestekoak izango diren dronen inguruko mintzaldi bat jazoko da, horien erronka eta aplikazioen ingurukoa hain zuzen ere. Zertxobait gosaldu eta ekitaldia aurkeztu ostean, Erle Robotics enpresako Karlos Uraga arituko da dronen inguruko azalpenak ematen. Bukatzeko, galderak egiteko tartea izango da.

 

Doakoa da, izena emateko klikatu hemen: izena eman.