Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Sortzetiko bihotz-gaixotasunak izateko arriskua amaren adinari lotuta dago ikerketa baten arabera

Dokumentuaren akzioak

Sortzetiko bihotz-gaixotasunak izateko arriskua amaren adinari lotuta dago ikerketa baten arabera

2015/04/09 - Unibertsitatea.net
Washington Unibertsitateko ikertzaile talde batek jakinarazi duenaren arabera, sortzetiko bihotz-gaixotasunak ez daude obuluari lotuta, amaren adinari baizik.

Washington Unibertsitateko ikerlari talde bat, sortzetiko bihotz-gaixotasunak izateko joera duten saguekin ibili da frogak egiten. Froga horiei esker jakin ahal izan da arazoa amaren adinari lotuta dagoela eta ez obuluarenari, gainera, amak ariketa fisikoa egiten badu bihotzeko gaixotasunak izateko arriskua txikitzen omen da. Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketaren berri.

Haurrengan erikortasun gehien eragiten duen gaitzetako bat da gaixotasun hau, hori dela eta, hau ekiditeko arreta non jarri aztertu du Washington Unibertsitateko ikertzaileen ikerketak. Ondorio horiek ateratzeko, sagu gazteei sagu zaharren obarioak eta azken hauei gazteenak jarri zizkieten. Lehen kasuan (gazteei zaharren obarioak jartzean) ez zen gaixotasuna izateko arriskua areagotzen, alderantzizko kasuan, ordea (sagu zaharra obario gazteekin), bai, arriskua handitzen zela ohartu ziren. Beraz, obario eta obuluen adinak ez du zerikusirik haurrek gaixotasun hori pairatzerako orduan, bai ordea amarenak.

Gaztetatik kirola egiten duten saguekin eta heldutan hasitakoekin egin dituzte frogak eta kasu bietan txikitzen da haurrek sortzetiko bihoz-gaixotasuna izateko arriskua, ez dute inongo alderik aurkitu horien artean.

Elhuyar Aldizkaritik hartu dugu albistea: Sortzetiko bihotz-gaixotasuna izateko arriskua amaren adinari lotuta dago, baina ez obuluarenari.