Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bihar ezagutuko ditugu #txiotesia2 lehiaketako irabazleak

Dokumentuaren akzioak

Bihar ezagutuko ditugu #txiotesia2 lehiaketako irabazleak

2014/11/25 - Unibertsitatea.net
Jon Mattin Matxain ikertzaileak "Ikerketa buruan eta ibili munduan" hitzaldia emango du. 12etan Koldo Mitxelena Kulturunean.

Bihar emango ditugu ezagutzera aurtengo #txiotesia2 edizioko irabazleak. Sari Banaketa Ekitaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izango da 12etan.

Bertan, Jon Mattin Matxain ikertzaileak hitzaldia emango du: "Ikerketa buruan eta ibili munduan". Hitzaldian, ikerketaren nazioarteko abenturak eta anekdotak izango ditu hizpide.

Jon Mattin Matxain (@TxoniMatxain) UPV/EHUko Kimika Fakultateko eta Donostia International Physics Center-eko (DIPC) ikertzailea da eta bere lanak euskaraz dibulgatzeko hainbat ekimen abiatu ditu. Besteak beste Nola ikasi kimika kuantikoa izutu gabe bloga editatzen du eta 2013an abiatu zen #KulturaZientifikoa sareko ekimen arrakastatsuaren sortzailea ere bada.

40 bat minutu iraungo duen ekitaldi labur eta arina izango da, animatu eta etorri!

Hurreratzeko asmoa baduzu idatzi ataria@ueu.eus helbidera edo @Uninet_ataria kontura.